Urkizu jauregia

Elorrioko jauregi barrokoa, XVIII. mendekoa

Urkizu jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia). XVIII. mendean eraiki zen Suso errebalean (gaur egungo Berrio-Otxoa kalean), estilo barroko apainduan. Urkizu familiak eraiki zuen, garai hartan Elorrioko ahaltsuena, familiaren dorretxearen orubeetan. Jauregiaren atzealdean ikus daitezke aspaldiko dorretxearen hormak, metro bat lodi, saietera eta guzti.[1] Gaur egun Laboral Kutxa bankuarena da.

Urkizu jauregia
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′49″N 2°32′31″W / 43.13022351°N 2.54189815°W / 43.13022351; -2.54189815
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVIII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa

Urkizu leinua Elorrioko ospetsuena eta ahaltsuena izan zen. Abendaño etxean zuen jatorria.[2] Gaur egun ere, zortzi etxe daude fatxadetan leinuaren armarria dutenak. Iturbe familiarekin batera, Mundu Berriko merkataritzan hasi, eta aberastasun sekulakoa lortu zuten.

Elorrioko hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak, tartean hau.

Historia aldatu

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren. Beste horrenbeste egin zuten merkatari aberatsek ere.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Guk dakigula, XVI. mendean Mundu Berriko merkataritzan aritzeko asmoz Sevilla zapaldu zuten lehen elorriarrak izan ziren Pedro Perez Urkizu eta Zenita eta Juan Otxoa Iturbe. Seguruenik hara iritsi ziren Gipuzkoako zenbait merkatariren arrastoari jarraituta, hala nola Ibañez Hernani familia mondragoetarra. Handik aurrera, Sevilla bihurtu zen fortuna egiteko aukera paregabea elorriar askorentzat.[3]

Jauregi honetan egin zuen lo Maroto jeneral karlistak, Espartero jeneral liberalarekin batera Bergaran Lehen Karlistaldiari amaiera ipini ondoren. Halaber, Nizeto Urkizu diputatuaren egoitza izan zen, Zornotzako hitzarmenaren bultzatzilea II. Karlistaldian.

Ezaugarriak aldatu

Urkizu jauregia Suso errebalean eraiki zen, Gipuzkoarantz eginda, gaur egungo Berrio-Otxoa kalean. Urkizu familiak eraiki zuen, familiaren dorretxearen orubeetan.

Jauregiaren atzealdean ikus daitezke aspaldiko dorretxearen hormak, metro bat lodi, saietera eta guzti. Dorrea Zumelegi errekaren bestalderaino iristen da, zirkulu erdiko arku baten gainean, errekaz bestaldean baitzegoen jauregiaren lorategia, gaur egun parkin publikoa. Ekialdeko fatxadan antzinako dorrearen armarria dago.

Eraikinaren fatxada nagusia jauregi barroko bati dagokio, landare erako apaingarriekin. Hiru maila ditu. Lehenengoa harlanduz eginda dago, eta bertan ate nagusia nabarmentzen da, goian apaingarri barrokoekin. Bigarrenean hiru balkoi daude, eta hiruretan erdikoa nabarmentzen da, bere dotoreziagatik. Hirugarrenean hiru balkoi txiki daude, erabat lerratuta.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea aldatu

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea aldatu

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

XIX. mendea aldatu

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea aldatu

Bibliografia aldatu

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak aldatu

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-08-17).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 178 or..
  3. (Gaztelaniaz) Basterretxea Kerexeta, Igor. (2004). Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. , 59 or..

Kanpo estekak aldatu