Elorrioko udaletxea

Elorrioko Udalaren egoitza

Elorrioko udaletxea Elorrio udalerriko udalaren egoitza da, eta herriko erdialdean kokatuta dago, Elorrioko Alde Zaharrean, Sortzez Garbiaren eliza parean, bien artean herriko plaza dagoela.

Elorrioko udaletxea
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′50″N 2°32′32″W / 43.130598°N 2.542307°W / 43.130598; -2.542307
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza 1666
JabeaElorrioko Udala
ErabiltzaileaElorrioko Udala
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea52
Kontaktua
HelbideaHerriko Plaza, 1

1666an altxatu zen, eta berau da XVII. mendean Bizkaian eraikitako udaletxe bakanetakoa, estilo barroko zorrotzekoa. Fatxada nagusia harearri-harlanduzkoa du, arkupe handiarekin. Balkoi luzearen gainean bi armarri dauzka: Gaztela-Leongoa eta Elorriokoa. Balkoiko leihoetako baten gainean eguzki-erloju bat dago.[1]

Historia

aldatu

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Testuinguru hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak. Baita udaletxea ere, estilo barroko zorrotzean, apaingarri gutxirekin, herriko jauregi eta etxandi gehienak bezala.

Udaletxea egiteko eraikuntza lanak amaitu arte, udal administrazioaren dokumentazio gehiena eta kaparetasun-espedienteak parrokiako goi sakristian edo artxibategian egiten ziren, bertan gordetzen baitzen, hiru giltzez, hiribilduaren dokumentazioa.

Ezaugarriak

aldatu

Elorrioko udaletxeak harearri-harlanduzkoa du fatxada nagusia, arkupe handiarekin. Balkoi luzearen gainean bi armarri dauzka: Gaztela-Leongoa eta Elorriokoa. Gabriel Kapelastegi maisu elorriarrak egin zituen, rococo estiloan. Fatxadan bertan latinez idatzita dago: Fecit Capelastegui (Kapelastegik egina). Balkoiko leihoetako baten gainean, bestalde, eguzki-erloju bat dago.

Bi inskripzio nabarmentzen dira udaletxeko fatxada nagusian, biak moralizatzaileak: “En la casa del que jura / no faltará desventura” (Madarikazioka diharduenaren etxean / ez da zoritxarrik faltako) eta “De toda palabra ociosa / darás cuenta rigurosa” (Alferreko hitz guztien gainean / kontu hertsia emango duzu). Horietako lehen inskripzioa Bergarako udaletxean ere agertzen da.

Gaur egun udaletxeari atxikita bi elementu agertzen zaizkigu: pilotalekua eta Igartza jauregia. XX. mende hasieran, berriz, pilotalekua barik, beste eraikin bat zegoen atxikita udaletxeari, herriko eskola, baina hura ere eraitsi egin zen.

Iruditegia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea

aldatu
  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea

aldatu

XVII. mendea

aldatu

XVIII. mendea

aldatu

XIX. mendea

aldatu
  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak

aldatu
  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).

Kanpo estekak

aldatu