San Agustin Etxebarria
- Artikulu hau Elorrioko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Agustin».
San Agustin Etxebarria Elorrioko (Bizkaia) mendebaldean dagoen auzoa da. Mugakideak Atxondo mendebaldean, Elorrioko herrigunea ekialdean, Berriozabaleta iparraldean eta berriro Atxondo hegoaldean ditu.
San Agustin | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Elorrio |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°07′53″N 2°33′33″W / 43.13139°N 2.55917°W |
Memaia mendia (679 m) auzoaren hegoaldean kokatuta dugu.
Historia
aldatuLehenengo aipamena XI. mendekoa da, eta ordukoa da San Agustin edo Barriako eliza gotikoa. Erlijio-kontuei dagokienez, gaur egun ere Arabio, Berriozabaleta, Arauneta, Leanitz, Miota eta Lekeriketa auzoak eliza honekin lotuta daude.
Bestela, San Agustin elizate beregaina izan zen Durangaldearen barruan eta Gerediagako Batzar Orokorretan 3. zenbakiko eserlekua zeukan, 1630ean Elorriorekin batu arte.
Aipatzekoa da azkenik XVIII. mendeko Telleria baserria, teilak egiteko lekua zena. Mende horretako eta lehenagoko baserri batzuk bestela desagertu egin dira.
Gaur egun Eroskik auzoan egoitza nagusia dauka.
Demografia
aldatuSan Agustingo biztanleria |
---|
![]() |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Gaztelaniaz) (Frantsesez) Auzoari buruzko informazioa "Labayru" webgunean
- San Agustin Etxebarriako Olazar Auzo Elkarteko bloga