Zearsolo jauregia (Casajara ere deitua) Elorrion (Durangaldea-Bizkaia) kokaturiko eraikina da. XVII. mendekoa da. XX. mendean alde bat gehitu zitzaion. Elorrion dauden jauregi askotariko bat da.

Zearsolo jauregia
Kultura ondasuna
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′48″N 2°32′31″W / 43.1299°N 2.5419°W / 43.1299; -2.5419
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Herrerar arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0004436

Azken urteotan, Zearsolo jauregiko ateak herritarrei irekitzen zaizkie udan, Musikaire musika jaialdiaren aitzakian, urtero bi edo hiru saio jauregiaren lorategietan egiten baitira

Historia

aldatu

Zearsolo-Untxeta jauregia XVII. mendearen erdialdean eraikitakoa da. Manuel Placido Berriozabalbeitiaren (Amerikako administrazioan lan egin zuena) bizitoki izateko eraikia izan zen. Jauregiak hiru armarri ditu: Berri-otxoa kaleko fatxadan Cearsolo, Mendrakabeitia, Berriozabal eta Etxebarria sendien armak; Lorategiko fatxadan Berriozabaldarren armak eta azkenik, Elizburu kantoiko fatxadan, Unceta, Urigoitia eta Fernandez de Cordoba sendien armak[1].

1934. urtean, Joaquin Irizar arkitektoaren zuzendaritzapean, eraikinaren handitzea burutu zen eta fatxada bat gehitu zitzaion, Elizburu kantoira ematen duena eta egun aurrealde nagusia dena[2].

Deskribapena

aldatu

Estilo barrokokoa da. Hiru altuera ditu, lursailaren maldaren ondorioz bat ia lur arzpikoa delarik. Berriotxoa kalera ematen duen aurrealdea estilo herreriano ostekoa da. Atzeko fatxadan elementurik nabarmenena bigarren solairuko loggia da, puntu erdiko baotan irekitzen dena eta zutabe toskaniarretan sostengatua. Aurrealde nagusia (Irizar arkitektoak disenaitutakoa) pizkundetar estilo berrikoa da, izkinetan bi garitoi ageri direla. Ataria, berriz, eklektikoagoa da. Eraikin osoa Harlandu gorriz eraikitakoa da[3].

Ikus, gainera

aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea

aldatu
  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea

aldatu

XVII. mendea

aldatu

XVIII. mendea

aldatu

XIX. mendea

aldatu
  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea

aldatu

Bibliografia

aldatu
  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu