Bronkitis kroniko
Bronkitis kronikoa edo B.K. Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoaren (BGBK) mota bietako bat da, enfisemarekin batera. Arnas gaixotasun kroniko eta kutsatzailea da, beraz.
Bronkitis kronikoa | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | bronkitisa Kronikoa |
Espezialitatea | pneumologia |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | J42 |
GNS-9-MK | 491 |
GNS-10 | J42 |
GNS-9 | 491 |
DiseasesDB | 29135 |
MedlinePlus | 001087 |
eMedicine | 000091 |
MeSH | D029481 |
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Eritasuna definitzeko irizpide klinikoak erabiltzen dira, anamnesiaren araberakoak, alegia. Tabakismoa da bere eragilerik nagusiena.
SintomakAldatu
Bronkitis kronikoa definitzen da klinikoki eztula eta espektorazioa daudenean urtean 3 hilabete baino gehiagotan, bi urtez edo gehiagoz jarraian, beste kausa batzuk baztertuta.
ZeinuakAldatu
Miaketa fisikoan, klasikoki deskribatu dira B.K.-ren pazienteak blue bloater ingelesezko hitzekin, "urdin puztua" esan nahi duena, zianosi eta loditasunagatik. Paziente hauek normalean itxuraz baxuak eta lodiak dira.
Auskultazioan, butxadurak eragindako hotsak entzuten dira normalean: Txistu-hotsak, korrokak eta isiltasuna.
DiagnostikoaAldatu
Proba osagarri nagusia espirometria da, non ikusten baita biriketako gaitasuna. Butxaduraren indikatzailea FEV1 (Forced Expiratory Volume in 1 Second) da. Honen arabera larritasunaren hiru maila daude:
1. B.K. arina: FEV1 %60-80a.
2. B.K. ertaina: FEV1 %40-60a.
3. B.K. larria: FEV1 <%40a.
Erradiografietan ez da gauza berezirik ikusten normalean.
Proba analitikoetan, azkenik, oxigenoaren murrizketa eta azido karbonikoaren igoera ikus ditzakegu kasu larriengan, enfisemadunengan baino gehiagotan.
Gaixotasun antzekoakAldatu
Asmarekin nahasten da askotan gaixotasun hau.
TratamenduaAldatu
- Erretzeari utzi.
- Inhalagailuak.
- Kortikoideak.
- Antibiotikoak.
- Errehabilitazioa.
- Oxigenoa: Kasu larri eta aurreratuengan, arnas gutxiegitasuna dagoenean.