Windsorko etxea
Windsorko etxea[1] (ingelesez: House of Windsor) Erresuma Batuaren eta Commonwearltheko gainerako erresumen erregetza duen errege etxea da. Viktoria I.a hildakoan (1901) igaro zen britainiar monarkia Windsorko etxearen eskuetara, Hannoverko etxearen ondorengotzat.
Hannoverko etxeko Viktoria I.aren senarra, Albert printzea, Saxonia-Coburg-Gotha germaniar dinastiakoa zen jatorriz, eta haien ondorengoek germaniar tituluak jaso zituzten Alberten aldetik, 1917 arte. Izan ere, urte hartan, Lehen Mundu Gerra zela eta, britainiarren artean alemanen aurkako sentimendua zabaldu zen; beraz, Jurgi V.ak, germaniar titulu haiei uko eginda, bere dinastiari Windsor izena eman zion. Hala sortu zen Windsorko etxea.
Windsorko errege-erreginak Eduardo VII.a (1901-1910 bitartean), Jurgi V.a (1910-1936 bitartean), Eduardo VIII.a (1936), Jurgi VI.a (1936-1952 bitartean errege) eta Elisabet II.a (1952an erregina izendatua) izan dira; gaur egun Erresuma Batuko erregina den Elisabet II.aren ondorengoa Karlos printzea da.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.