2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak urte hartako maiatzaren 23tik 26ra bitartean izan ziren, eta parlamentuko bederatzigarren hauteskundeak izan ziren. Guztira, Europako Parlamentuko 751 kideek (MEP) 28 estatu kidetako 512 milioi pertsona baino gehiago ordezkatzen zituzten. 2018ko otsailean, Europako Parlamentuak parlamentari kopurua 751tik 705era gutxitzea adostu zuen, baldin eta Erresuma Batua 2019ko martxoaren 29an Europar Batasunetik aterako balitz.[1] Hala ere, Erresuma Batuak brexita 2019ko urriaren 31ra atzeratu egin zuen, eta beraz EBko beste estatu kideek bezala hartu zuen parte hauteskundeetan. Ondorioz, estatu kideen eserleku-kopurua eta eserleku kopuru osoa 2014ko hauteskundeen berdina izan zen.[2]

2019ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Europa
2014 ←
2019ko maiatzak 24-26 → 2024

Europako Parlamentuko 751 eserlekuak
353 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea %50,66 8,01
  1. alderdia 2. alderdia 3. alderdia
  (Manfred Weber) EPP Summit, 19 October 2017 (37534170170) (cropped).jpg Frans Timmermans 2013.jpg Vestager 520 2012-04-16.jpg
Hautagaia Manfred Weber Frans Timmermans Margrethe Vestager
Alderdia EPP S&D RE
Hautes-barrutia Alemania Herbehereak Danimarka
Aurreko
eserlekuak
216 185 69
Eserlekuak 187 147 98
Eserl. aldaketa 34 31 39
Bozak 41.211.023 35.421.084 23.788.652
Ehunekoa %21,0 %18,5 %13,0

  4. alderdia 5. alderdia 6. alderdia
  Bas Eickhout and Ska Keller portrait for 2019 EU elections.jpg Marco Zanni 2019.jpg JanZahradil.jpg
Hautagaia Bas Eickhout
Ska Keller
Marco Zanni Jan Zahradil
Alderdia G/EFA ID ECR
Hautes-barrutia Herbehereak
Alemania
Italia Txekiar Errepublika
Aurreko
eserlekuak
52 36 77
Eserlekuak 67 76 62
Eserl. aldaketa 22 37 15
Bozak 23.788.652 20.980.853 14.207.477
Ehunekoa %11,7 %10,8 %8,2

  7. alderdia
  2019-04-13 Violeta Tomic by Olaf Kosinsky-0548 (cropped).jpg Nico Cué. Parteitag Die Linke Bonn, 2019 (cropped).jpg
Hautagaia Violeta Tomić
Nico Cué
Alderdia GUE/NGL
Hautes-barrutia Eslovenia
Valonia (Belgika)
Aurreko
eserlekuak
52
Eserlekuak 39
Eserl. aldaketa 11
Bozak 10.219.537
Ehunekoa %6,5

EP 2019 results by constituency.svg

Emaitza hauteskunde-barrutiaren arabera. Talde bat baino gehiago berdinduta dauden barrutietan kolore bat baino gehiago ageri da.

Batzordeko Presidentea hauteskundeen aurretik

Jean-Claude Juncker
EPP

Hautaturiko Batzordeko Presidentea

Ursula von der Leyen
EPP

2019ko maiatzaren 26an, Manfred Weberrek gidatutako Europako Alderdi Popularra Europako Parlamentuko eserleku gehien irabazi zituen alderdia izan zen, Weber Europako Batzordeko hurrengo presidentea izateko hautagai nagusia bihurtuz.[3] Hala ere, Europar Kontseiluak hauteskundeen ondoren erabaki zuen Ursula von der Leyen izendatzea Batzordearen lehendakari berria. Zentro-ezkerreko eta zentro-eskuineko alderdiek galera nabarmenak izan zituzten, eta alderdi zentrista, liberal eta ekologistek eta alderdi eskuindar populistek irabazi nabarmenak izan zituzten.[4]

AurrekariakAldatu

Euroeszeptisismoaren eta eskuin muturraren gorakadaAldatu

2019ko Europako hauteskundeak izan zirenean, EBko hainbat estatu kidetan eskuin muturreko alderdiak gobernura iristea lortu zuten; Hungarian, Polonian, Austrian eta Italian kasu; eta horren ondorioz talde euroeszeptikoak indartuta heldu ziren hauteskundeetara. Ordura arte Askatasunaren eta Demokrazia Zuzenaren Europa eta Nazioen eta Askatasunaren Europa taldeetan banatuta zeuden Parlamentuan.

Hauteskundeen aurreko hilabeteetan desadostasunak izan ondoren, Steve Bannon Donald Trumpen ideologo estatubatuarrak Europako alderdi euroeszeptiko eta eskuin muturreko alderdi nagusien arteko adostasunak bultzatu zituen, Marine Le Pen eta Matteo Salvini buru. Viktor Orbánen Fidesz alderdia, Europako Alderdi Popularreko kidea, Le Pen eta Salvinirekin bat ez egitea erabaki zuen, eta PPErekin lerrokatuta jarraitu zuen.

Erresuma Batuaren irteeraAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Brexit»

2016ko ekainaren 23an, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarraitzeari buruzko erreferenduma antolatu zuen, eta boto-emaileen %51,9k Europar Batasuna uztearen alde egin zuen. Ondorioz, Erresuma Batuko Gobernuak brexita gauzatzeko prozesua abiatu zuen.

Europar Batasunetik ateratzeko prozesua 2017ko martxoaren 29an hasi zen, Europar Batasunaren Tratatuaren 50. artikuluaren bidez. Prozesuak gehienez bi urte iraun behar zuen, eta 2019ko Europako Hauteskundeak Erresuma Batura gabe egingo ziren, baina azkenean, irteera bi aldiz atzeratu zen, lehenik 2019ko apirilaren 12ra arte, eta ondoren 2019ko urriaren 31ra arte. Beraz, Erresuma Batuak hauteskundeetan parte hartu behar izan zuen, eta eserlekuen berrantolaketa brexita gauzatu arte atzeratu behar izan zen.

Ipar Mazedoniaren eta Greziaren arteko akordioaAldatu

Mazedoniako Jugoslaviar Errepublika Ohiaren izen ofizialaren karietara Greziarekin zeukan liskarraren ondoren, 2018an Prespako Akordioa sinatu zuten bi herrialdeetako gobernuek, zeinaren bidez estatu independenteak Ipar Mazedonia izen ofiziala hartu zuen. Urte horretako irailaren 30ean erreferendum bat egin zen Ipar Mazedonia Europar Batasunean eta NATOn sartzea ala ez erabakitzeko, eta izen aldaketa onartzeko, baina emaitza ez zen erabakigarria izan. Izan ere, baiezkoak botoen gehiengoa lortu bazuen ere, erreferendumak %36,3ko parte-hartzea izan zuen. Hala eta guztiz ere, Mazedoniako Biltzarrak 2019ko urtarrilaren 11n onartu zuen izena aldaketa, eta ondoren Greziako Legebiltzarrak berdina egin zuen, 2019ko otsailean. Akordio horri esker, Ipar Mazedoniak Europar Batasunean eta NATOn sartzeko prozesuak hasi ahal zituen, Greziak betoa kendu baitzion.

Kataluniako prozesu subiranistaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kataluniako prozesu independentista»

Kataluniako 2017ko urriaren 1eko independentzia erreferendumaren eta hari erantzunez Espainiak abian jarritako prozesu politiko eta judizialaren ondoren, Europako Parlamenturako hauteskundeetara lau buruzagi independentista aurkeztu ziren. Batetik, Oriol Junqueras preso politikoa, Espainian espetxeratua, Orain Errepublikak koalizioaren zerrendaburua izan zen (ERC, EH Bildu eta BNG alderdiek osatua), eta gainera, Europako Aliantza Libreak Europako Batzordeko presidente izateko aurkeztu zuen. Bestalde, Carles Puigdemont, Toni Comín eta Clara Ponsati, Belgikan eta Erresuma Batuan erbesteratuak, Lliures per Europaren zerrendaburu izan ziren. Hauteskundeetan Junqueras, Puigdemont eta Cominek europarlamentari akta eskuratu zuten, eta brexita gauzatu ondoren Ponsatik ere bai.

EmaitzakAldatu

Talde europarrakAldatu

Ondorengo taulan Parlamentuko talde bakoitzak eskuratu zituen boto eta eserleku kopurua ageri dira.

 
Taldea eta alderdiak Ideologia Botoak Aulkiak
Europako Alderdi Popularra taldea (EPP) Kontserbadurismo
Kristau-demokrazia
Neoliberalismo
41.211.023
%20,80
182 / 751
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D) Sozialdemokrazia
Sozialismo demokratiko
Aurrerakoitasun
35.421.084
%17,88
154 / 751
Europa Berritu (RE) Liberalismo
Sozioliberalismo
Aurrerakoitasun
23.788.652
%12,01
108 / 751
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA) Ekologismo
Erregionalismo
Independentismo
19.886.513
%10,04
74 / 751
Nortasuna eta Demokrazia (ID) Eskuin muturra
Eskuindar populismo
Kontserbadurismo nazionalista
Euroeszeptizismo
20.980.853
%10,59
73 / 751
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR) Eskuin muturra
Kontserbadurismo nazionalista
Neoliberalismo
Eskuindar populismo
Euroeszeptizismo
14.207.477
%7,17
62 / 751
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea talde konfederala (GUE/NGL) Sozialismo demokratiko
Marxismo
Antikapitalismo
Euroeszeptizismo
10.219.537
%5,16
41 / 751
Talde mistoa (NI) - 12.923.417
%6,52
57 / 751
Beste guztiak - 19.453.922
%9,82
0 / 751

EstatukaAldatu

Estatua Talde politikoa Aulkiak
EPP S&D RE G/EFA ID ECR GUE/NGL NI
  Alemania 29 -4 16 −11 7 +3 25 +12 11 +4 1 = 6 −2 1 = 96
  Frantzia 8 (LR-LC) −12 5 (PS-PP-ND) −8 21 (LREM-MoDem-AgirMR) +21 12 (EELV) +6 22 (RN) −2 6 (FI) +6 74
  UK 10 −10 17 +16 11 +5 4 −15 1 = 30 +29 73
  Italia 7 −7 19 −12 28 +23 5 +5 14 −3 73
  Espainia 12 (PP) −4 20 (PSOE) +6 7 (Cs)
1 (CEUS-EAJ)
+1
=
1 (AR-ERC)
1 (ECP)
-1
=
3 (Vox) +3 5 (UP)
1 (AR-EH Bildu)
−5
=
2 (JuntsxCat)
1 (AR-ERC)
+2
+1
54
  Polonia 17 −6 8 +3 26 +7 51
  Errumania 14 −1 10 −6 8 +8 32
  Herbehereak 6 +1 6 +3 6 −1 3 +1 4 +3 1 = 26
  Belgika 4 = 3 −1 4 −2 3 +1 3 +2 3 −1 1 +1 21
  Txekia 5 −2 6 +2 3 +3 2 +2 4 +2 1 −2 21
  Grezia 8 +3 2 = 1 +1 6 = 4 −1 21
  Hungaria 13 +1 5 +1 2 +2 1 −2 21
  Portugal 7 = 9 +1 1 +1 4 = 21
  Suedia 6 +2 5 = 3 = 2 −2 3 +1 1 = 20
  Austria 7 +2 5 = 1 = 2 −1 3 −1 18
  Bulgaria 7 +1 5 +1 3 −1 2 +1 17
  Finlandia 3 = 2 = 3 −1 2 +1 2 = 1 = 13
  Danimarka 1 = 3 = 5 +2 2 +1 1 −3 1 +1 13
  Eslovakia 4 +1 3 −1 2 +2 2 +1 2 +2 13
  Kroazia 4 −1 3 +1 1 −1 1 = 2 +2 11
  Irlanda 4 = 1 = 2 +2 4 = 11
  Lituania 4 +2 2 = 2 −1 2 +1 1 = 11
  Letonia 2 −2 2 +1 1 +1 1 = 2 +1 8
  Eslovenia 4 −1 2 +1 2 +2 8
  Zipre 2 = 2 = 2 = 6
  Estonia 2 +1 3 = 1 +1 6
  Luxenburgo 2 −1 1 = 2 +1 1 = 6
  Malta 2 −1 4 +1 6
Guztira Aulkiak
EPP S&D RE G/EFA ID ECR GUE/NGL NI
182 (%24,2) −39 154 (%20,5) −37 108 (%14,4) +41 74 (%9,9) +24 73 (%9,7) +26 62 (%8,3) −8 41 (%5,5) −11 57 (%7,6) +5 751

Euskal HerrianAldatu

Taldea Botoak[5][6]
Botoak % +/-
Europa Berritu (RE) 496.021 %31,78 6,11
Europako Ezker Unitarioa/Iparraldeko Ezker Berdea (GUE/NGL) 474.350 %30,39 4,03
Sozialista eta Demokraten Aliantza Aurrerakoia (S&D) 321.036 %20,57 6,44
Europako Alderdi Popularra (EPP) 146.597 %9,39 5,17
Europako Kontserbadore eta Erreformistak (ECR) 30.983 %1,99 1,99
Berdeak-Europako Aliantza Askea (G/EFA) 19.345 %1,24 2,01
Nortasuna eta Demokrazia (ID) 17.354 %1,11 1,11

Ikus gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu