Godoten esperoan
Godoten esperoan (frantsesez En attendant Godot), batzutan Bi Ekitaldiko Tragikomedia azpitituluaz, Samuel Beckett irlandar antzerkigilearen antzezlan bat da. Absurduaren antzerkiaren antzezlanetako bat da. 1948an frantsesez idatzi zuen, 1952an Éditions de Minuit argitaletxeak argitaratu eta 1953ko urtarrilaren 5ean Paris hiriko Babylone antzokian estreinatu zen, Roger Blin frantziarraren zuzendaritzapean. 1955ean Beckett berak burututako ingelesezko itzulpena argitaratu zen (haren ama hizkuntza ingelesa zen, eta frantsesa bigarrena). Antzezlan honek antzerkigintzako idazkera dramatikoaren berrikuntza suposatu zuen, pertsonaien, denboren, espazioen eta eszena hizkuntzen arteko harreman berriak ezarri baizituen.
Godoten esperoan | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | Samuel Beckett (1948an idatzia 1953ko urtarrilaren 5ean Parisko Babylone antzokian estreinatua) |
Argitaratze-data | 1952 |
Generoa | Absurduaren antzerkia |
Jatorrizko izenburua | En attendant Godot |
Hizkuntza | frantsesa |
Herrialdea | Irlanda / Frantzia |
Euskaraz | |
Izenburua | Godoten esperoan |
Itzultzailea | Juan Garzia |
Argitaratze-data | 2001eko apirila |
Antzezlana
aldatuAntzezlana bi ekitalditan banatua dago.
Lehen ekitaldia
aldatuVladimir filosofikoa ("Didi" ere deitua) eta Estragon neketsua ("Gogo" ere deitua) bidearen alboko leku batera iritsi dira, zuhaitz baten pean, Godot izeneko bati itxarotekotan. Vladimir eta Estragon, dirudienez, etxegabe batzuk dira: euren arropa zarpaila da eta itxura txarra dute. Biek itxaronaldia solasean eta batzuetan eztabaidan igaroko dute.
Estragon dauzkan botak bere neurrikoak ez direla kexatuko da, eta Vladimirrek puxika arazo mingarri baten ondorioz hankak zurrunduak izateaz. Zirkunztantzien izaerari buruzko zenbait aipamen egingo dituzte, bai eta Godotekin topo egiteko arrazoiak ere (baina ikusleek inoiz ez dute jakingo Godot nor den edota zergatik den hain garrantzitsua). Laister Pozzoren ailegatzeak heuren solasaldia etengo du. Azken hau biak dauden lursaila bere jabetzakoa dela dioen gizon anker baina liriko bat da, eta Lucky izeneko morroi bat du, soka luze baten bidez kontrolatzen duena. Pozzo oilaskoa janez tripa ederki betetzeko eseriko da, eta gero hezurrak bi arloteei botako dizkie.
Pozzok Lucky dantzaraziz bi arloteak entretenituko ditu, eta orduan George Berkeleyren teoriei buruzko bapateko hitzaldia emango die. Pozzo eta Lucky joatean, ume bat iritsi eta bi arloteei Godoten mezua emango die: "dirudienez, gaur ez da etorriko, baina bihar arratsaldez etorriko da". Mutikoak Godotek bere anaia jotzen duela aitortuko du eta berak eta bere anaiak aletegi bateko ganbaran lo egiten dutela.
Bigarren ekitaldia
aldatuBigarren ekitaldiak lehenbizikoaren eredu berbera jarraitzen du, baina Pozzo eta Lucky iristean, Pozzo inongo azalpenik gabe itsu dago, eta Lucky, mutu. Berriz ere umea iritsi eta Godot ez dela etorriko iragarriko du, baina umeak aurreko egunean mezua ekarri zuen ume berbera ez dela baieztatuko du.
Antzezlanaren amaira ospetsuak ekintza eza argi laburbiltzen du:
« | Vladimir: Alors, on y va ? Estragon: Allons-y. Ils ne bougent pas. |
» |
Vladimir: Hortaz, ba al goaz? Estragon: Bagoaz. Ez dira mugitzen. |
Euskarazko itzulpena
aldatu2001eko apirilean Juan Garziak Alberdania argitaletxean antzezlanaren euskarazko itzulpena argitaratu zuen.