Bartleby eskribatzailea

Bartleby izkribatzailea» orritik birbideratua)

Bartleby eskribatzailea: Wall Street-eko historia bat (inglesez: Bartleby the Scrivener: A Story of Wall Street) Herman Melville idazle estatubatuarraren liburu ezaguna da. Eleberri labur hau, 1853an plazaratua, Melvilleren lan onenetariko bat bezala onartua izan da. Juan Garzia Garmendiak euskaratu zuen 1991an, Bartleby, izkribatzailea bezala; 2016ko edizioan Bartleby eskribatzailea izenburuaz plazaratu zuen.

Bartleby eskribatzailea
Putnam's Monthly aldizkariaren azala.
Datuak
IdazleaHerman Melville (1853)
Argitaratze-data1853
GeneroaEleberria
Jatorrizko izenburuaBartleby the Scrivener: A Story of Wall Street
ArgitaletxeaPutnam's Magazine (en) Itzuli
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
BildumaBartleby
Orrialdeak74
Euskaraz
IzenburuaBartleby eskribatzailea
ItzultzaileaJuan Garzia Garmendia

Historia

aldatu

Bartleby eskribatzailea bi ataletan argitaratu zen Putnam's Magazine aldizkarian, 1853an. Une hartan anonimo bezala agertu zen. 1856an, aldaketa txiki batzuekin, Melvillek The Piazza Tales liburuan jaso zuen. Liburu berean beste narrazio hauek bildu zituen: «The Piazza», «Benito Cereno», «The Lightning Rod Man», «The Encantadas» eta «The Bell Tower». Bartlebyren historia beste lanetan inspiratua dago: Ralph Waldo Emerson lan batean eta Emersonen The Trascendentalist narrazioan. Hasiera batean narrazio honek ez zuen arrakasta handia izan baina, denboraren poderioz, bere garrantzia onartua izan da.

Argumentua

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Bartleby historia narratzen du baina hirugarren pertsonaz, Wall Streeten (New York) bere bulegoa duen abokatu baten ikuspuntutik. Abokatu horrek oso lan lasaia eramaten du eta bulegoan hiru langile ditu; hauek dira haien izengoitiak: Pauma, Artazi eta Jengibre-gaileta. Pauma eta Artazi eskribatzaileak dira eta Jengibre-gaileta hamabi urteko mandataria da. Laugarren langile bat behar du bulegoko lana aurrera eramateko eta hirugarren eskribatzailea kontratatzea erabaki zuen. Horretarako prentsan iragarki bat jarri zuen eta lanposturako Bartleby aurkeztu zen. Momentuan kontratatu zuen. Hau da Bartlebyren deskribapena: «gizon gazte geldi bat agertu zen», «bere zurbilean txukun, erruki emateko moduko prestu itxuraz, erremediorik gabe zorigaldua!»[1]

Abokatu/narratzaileak leiho ondoko postu batean kokatzen du. Hasieran, Bartlebyk oso langile on gisa jarduten du baina abokatuak dokumentu bat aztertzeko eskatzen dionean Bartleby erantzuten du: «Aukeran nahiago ez»[2] (jatorriz I would prefer not to) eta eskatutakoa ez du egiten. Hortik aurrera, nahiz eta ohizko lanak ondo egiten jarraitu, abokatuak zerbait eskatzen dionean bere erantzuna beti bera da: «Aukeran nahiago ez». Une batean Bartlebyk gehiago ez idaztea erabaki zuen eta, ondorioz, kaleratua izan zen. Baina berak bulegotik alde egitea ez zuen onartu.

Indarrez kaleratu ezin zuenez, azkenik abokatuak bulegoa beste nonbaitera eramatea erabaki zuen. Bartleby, bitartean, betiko tokian gelditu zen eta horrek maizter berrien haserrea piztu zuen baina eskribatzailea ez zuen alde egiten. Azkenean, Bartleby, arlote akusaziopean, atxilotua eta espetxeratua izan zen. Han gosez hiltzen utziko zuen bere burua.

Narrazioaren amaieran, abokatuak zera zioen: «handik hilabete batzuetara belarrietara zitzaidan zurrumurru izpi bat», «Bartleby Washingtongo Gutun Hilen [3] Bulegoko behe-mailako enplegatu izan zela, eta bat-batean kendu zuten gero lanpostutik» [4]. Egindako lan horren ondorioz izan zitekeen Bartlebyren jarrera arraroa.

 
The Tombs, Lower Manhattango espetxea. Eleberrian hemen espetxeratu zuten Bartleby.

Pertsonaiak

aldatu
  • Narratzailea: adinean sartutako abokatua. Bartlebyren nagusia.
  • Pauma: hirurogei urte inguruko eskribatzaile ingelesa.
  • Artazi: hogeita bost urte inguruko eskribatzaile.
  • Jengibre-gaileta: hamabiren bat urteko legelari-ikasle, mandatari, garbitzaile eta eskobatzailea.
  • Bartleby: eskribatzaile zurbila, aukeran nahiago zuena lanik ez egin.

Eragina

aldatu

Eleberri labur hau existentzialismoaren eta absurdoren literaturaren aintzindaritzat hartu da. Jorge Luis Borgesek, esaterako, eleberri honek Franz Kafkaren liburuak aurreratzen dituela idatzi zuen. Dena dela, ez dirudi Metamorfosia liburuaren egileak narrazio hau ezagutu zuenik. Liburuak beste idazle askorengan eragina izan du: Samuel Beckett, Witold Gombrowicz, Albert Camus...

Edizioak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Melville, 23.or.
  2. Melville, 25.or.
  3. literalki «gutun hilak»
  4. Melville, 73.or.

Kanpo estekak

aldatu