Ireki menu nagusia

Juliusz Słowacki (ˈjuljuʂ swɔˈvat͡ski ahoskatua; Krzemieniec, Errusiar Inperioa, 1809ko irailaren 4aParis, 1849ko apirilaren 3a) poloniar poeta eta antzerkigilea izan zen. Adam Mickiewicz eta Zygmunt Krasińskirekin batera, poloniar idazle erromantiko nagusien taldea osatu zuen. Haren hiztegi aberatsa eta irudi aberatsak ondorengo poeta sinbolistentzat eredu izan ziren. Lituanian ikasi zuen 1829 arte: gero, Finantza Ministerioan lan egin zuen 1830eko matxinada arte. Dirudienez, matxinatuen aldeko eginkizunen bat egiteagatik lana utzi behar izan zuen. Poloniatik Dresdera, Parisera, eta Londresera joan zen. Suitzan eta Italian ere bizi izan zen. Ekialde Hurbilera ere egin zituen bidaiak (1837-1838), baina Parisen eman zituen urte gehienak, hara erbesteratzen baitziren 1830eko matxinadatik ihes egindako poloniarrak. Lan nagusiak: Anhelli (1838) hitz lauz idatzitako poema, Krol-Duch (1847an zati bat, 1925ean osorik, Izpirituaren Erregea). Antzerkiak, Sen srebrnny Salomei (1844, Salomeren zilarrezko ametsa), Fantazy (1843).

Juliusz Słowacki
Juliusz Słowacki 1.PNG
Bizitza
Jaiotza Kremenets Itzuli1809ko irailaren 4a
Herrialdea  Polonia
Uztaileko monarkia
 Errusiar Inperioa
Frantziako Bigarren Errepublika
Talde etnikoa Poloniarra
Heriotza Paris1849ko apirilaren 3a (39 urte)
Hobiratze lekua Montmartreko hilerria
Wawelgo katedrala
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Aita Euzebiusz Słowacki
Ama Salomea Slowacka
Leinua Q63531221 Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Vilnius University Itzuli
Hizkuntzak poloniera
Jarduerak
Jarduerak poeta, diplomazialaria, itzultzailea, antzerkigilea, idazlea eta filosofoa
Enplegatzailea(k) Vilnius University Itzuli
Lan nabarmenak Kordian Itzuli
Balladyna Itzuli
Kidetza Circle of God's Cause Itzuli
IMDb nm0806233
Juliusz Słowacki signature.svg

ErreferentziakAldatu