Ireki menu nagusia

Jose Maria Usanditzaga

musikagilea

Jose Maria Usanditzaga Soraluze[1] (Donostia, Gipuzkoa, 1887ko martxoaren 31 - ib., 1915eko urriaren 5a) musikagile, konpositorea eta piano-jotzailea izan zen. Zarzuela eta opera generoak ere landu zituen.[2]

Jose Maria Usanditzaga
José María Usandizaga.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1887ko martxoaren 31
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1915eko urriaren 5a (28 urte)
Hobiratze lekua Polloeko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza: tuberkulosia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Parisko Schola Cantorum
Hizkuntzak euskara
gaztelania
Irakaslea(k) Vincent d'Indy
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Mugimendua Euskal Pizkundea
Genero artistikoa opera
zarzuela
Musika instrumentua pianoa
IMDb nm0882259

BiografiaAldatu

Jaioterrian egin zituen ikasketak Cendoya eta B. Pagolarekin.[3] Parisa joan zen bizitzera eta lan egitera, 14 urterekin. Bertoko Schola Cantorumen konposizio ikasketak egin zituen V. D’Indyrekin eta piano ikasketak Gabriel Grovlezekin.[4] 1906. urtean Donostiara itzuli zen eta bandarako lanak idatzi eta aurkeztu zituen. 1911. urtean euskaraz idatzitako "Mendi-Mendiyan" opera aurkeztu zuen berebiziko arrakastaz. 1914. urtean Las Golondrinas aurkeztu zuen, arrakasta handiz, Madrilen; hasieran zarzuela gisa aurkeztu bazen ere, Ramón, bere anaiak, opera bihurtu zuen geroago.[5] Frantses eskolaren eta Pucciniren antzerkiaren eraginak antzematen zaizkio, baina aldi berean euskal sena ere nabari zaio; hala, Guridirekin batera, euskal musika eskolaren sortzaile izan zen.[6]

Erromantizismo garaikoa, Jesus Guridirekin batera euskal operaren aitatzat hartzen dute aditu askok. Izan ere, genero honen euskarazko lehenengo lana berak idatzi zuen, "Mendi-Mendiyan", 1911ko maiatzaren 21ean Bilbon arrakastaz estreinatutakoa, Campos Eliseos antzokian.

1915ean tuberkulosik jota hil zen.

 
Jose Maria Usandizagaren ahukua.

LanakAldatu

OrkestrarakoAldatu

  • Suite en La (1904).
  • Dans la mer (1904).
  • Obertura sinfónica sobre un tema de canto llano (1905).
  • Irurak Bat (1906).
  • Bidasoa (1906).
  • Euskal festara (1906).

Ganbera-musikaAldatu

  • Cuarteto en Sol (1905).
  • Fantasía para violoncello y piano (1908).

PianorakoAldatu

  • Hassan y Melihah, fantasia.

AbestekoAldatu

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jose Maria Usanditzaga