Paul Marie Théodore Vincent d'Indy (Paris, Frantzia, 1851ko martxoaren 27a - ibidem, 1931ko abenduaren 2a) musikagilea eta pedagogoa izan zen. Wagnerren jarraitzaile sutsua izaki, haren eragina nabaria du. Bere drama lirikoetan leitmotiv egitura erabili zuen.

Vincent d'Indy

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakPaul Marie Théodore Vincent d'Indy
JaiotzaParisko 10. barrutia eta Paris1851ko martxoaren 27a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 7. barrutia eta Paris1931ko abenduaren 2a (80 urte)
Hobiratze lekuaMontparnasseko hilerria
Familia
AitaAntonin d'Indy
AmaMathilde d'Indy
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Kontserbatorioa
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)César Franck
Albert Lavignac (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, orkestra zuzendaria, musikologoa, idazlea, musika-irakaslea, musikaren teorikoa, unibertsitateko irakaslea, piano-jotzailea, organista, biolontxelista, irakaslea, kritikaria eta musika-kritikaria
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
KidetzaLigue de la Patrie Française‏ (en) Itzuli
Mugimenduamusika klasikoa
Genero artistikoaopera
sinfonia
Musika instrumentuapianoa

Spotify: 74t2IgTigmFhqMn5gs5XPt Musicbrainz: 325f8afe-eb01-442c-bc09-65cc093ceaf3 Discogs: 891595 IMSLP: Category:Indy,_Vincent_d' Find a Grave: 7334 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

C. Francken ikasle izan zen. Kontrapuntua, harmonia, konposizioa eta organoa landu zituen harekin. Le chant de la cloche (1879-1883, Kanpaiaren kantua) izeneko lanarekin Paris Hiria saria irabazi zuen, eta 1885 inguruan, frantses musika-eskolako kide nagusietakoa zen. 1886ko udan bere lanik adierazgarrienetako bat plazaratu zuen: Symphonie sur un chant montagnard français (Frantziako menditar kantu bati buruzko sinfonia).

Musika sortzeaz gainera, beste alor batzuk ere landu zituen. Piano-jotzailea izan zen, hizlaria, polemista, musikologoa, transkribatzailea, koru- eta orkestra-zuzendaria. 1896an, arrakasta handia izan zuen, ballet baten musika ziren Istar izeneko orkestrarako bariazioekin. 1894an, Schola Cantorum delakoa sortu zuen, eta bera jarri zen zuzendari.

Emiliana de Zubeldia (1888-1987) orkestra zuzendari, irakasle, konpositore eta pianistak berarekin ikasi zuen Pariseko Schola Cantorum-ean.

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Vincent d'Indy