Ireki menu nagusia

Beltran Pagola Goya (Donostia, 1878ko otsailaren 28a - 1950eko uztailaren 8a), euskal musikagile, piano-jole eta musikako irakaslea zen.

Beltran Pagola
Bizitza
Izen osoa Beltrán Pagola Goya
Jaiotza Donostia1878ko otsailaren  28a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Donostia1950eko uztailaren  8a (72 urte)
Ikaslea(k) Juan Telleria
Jose Maria Usanditzaga
Francisco Escudero
Tomás Garbizu
Jarduerak
Jarduerak musikagilea eta piano-jotzailea
Enplegatzailea(k) Francisco Escudero Kontserbatorioa
Musika instrumentua pianoa

Musikako ikasketak egin zituen jaioterrian Santestebanekin, eta Madrilen Tragórekin. 1898tik 1914ra bitarteko urteetan Donostiako kasinoko pianista izan zen. Geroago Donostiako kontserbatorioko irakaslea izan zen, eta bertako orkestra sortu zuen. Garrantzi handia izan zuen Pagolaren Tratado práctico de armonía liburuak. Musika lan aipagarriak ditu: Sinfonía vasca, orkestrarako; Humoradas vascas, piano eta orkestrarako; El monje organista, eta Pianorako Sonata.

ErreferentziakAldatu