Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua

Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua Donostiako Gipuzkoako Plazan 1916ko irailaren 24an inauguratu zen. Donostiako Orfeoiak hartu zuen bere gain hain gazte hildako artistaren omenezko estatua bat altxatzeko ekimena. Horretarako, Victoria Eugenia Antzokian kontzertu bat egin zuen baina bildutako zenbatekoa nahikoa ez zen. Orduan, Orfeoiak Udalari laguntza eskatu behar izan zion garraioa, Bartzelonatik, eta omenaldia prestatzeko. Multzo eskultorikoa Josep Llimona i Bruguera artista modernistak (Bartzelona 1864 – 1934) egin zuen. Marmolezkoa da eta neurriak 450 x 500 zm. (gutxi gorabehera) dira.[1]

Jose Maria Usanditzagari eskainitako monumentua
Tunaren omenaldia musikariari.
Kokapena
Arkitektura

Harrizko bankuaren eskuinean metalezko plaka batek Madril Udalaren eskaintza ikus daiteke.

Monumentuak hiru elementu ditu: zutabe baten gainean Jose Maria Usanditzagaren bustoa ikusten da. Ondoan, emakume bat dolua adierazten du. Atzean, harrizko banku handi bat dago.

Usanditzagari eskainitako omenaldi ofiziala.

Erreferentziak

aldatu
  1. .

Kanpo estekak

aldatu