Mendi-mendiyan
opera
(«Mendi-Mendiyan» orritik birbideratua)
Mendi-mendiyan[1] Jose Maria Usanditzagaren bi aktoko opera da. Libretoa José Powerrek idatzi zuen gaztelaniaz eta Pepe Artolak euskaratu zuen.[2]
Mendi-mendiyan | |
---|---|
Jatorria | |
Estreinaldi-data | 1911ko maiatzaren 21a |
Izenburua | Mendi-mendiyan |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | opera |
Hizkuntza | euskara |
Libretista | José Power (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Jose Maria Usanditzaga |
1909an Bilboko Koral Elkarteak hala eskatua, 1911ko maiatzaren 21ean Bilboko Campos Eliseos antzokian arrakastaz estreinatutakoa, hurrengo urtean Donostian ere egin zuten. 1987an birestreinatu zuten.
Pertsonaiak
aldatuAndrea, Chiki, Juan Cruz, Joxe Mari, Gaizto, Kaiku eta artzain bat. Koroan baserritarrak, artzainak eta umeak izan ziren.[3]
Pertsonaia | Tesitura[4] |
---|---|
Andrea | soprano |
Joxe Mari | tenor |
Txiki | soprano |
Juan Cruz | baritono |
Kaiku | baritono |
Gaizto | baxu-baritono |
Erreferentziak
aldatu- ↑ EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.
- ↑ Auñamendi Eusko Entziklopedia. Mendi-Mendiyan. .
- ↑ Usandizaga, José María. (2005). Mendi Mendiyan. Marco Polo, 2 or..