Itsasoari begira

Benito lertxundi eta Jon Maiaren abestia

Itsasoari begira Benito Lertsundi eta Jon Maiak euskal abesti herrikoi bat da. Azken arnasa eman nahi nuke izena ere erabiltzen da batzuetan.[1]

Itsasoari begira
Benito Lertxundiren musika-lana
Egilea(k)Benito Lertxundi
Argitaratze-data2005
Ezaugarriak
Genero artistikoaherri-kanta eta Hamarreko handia
Hizkuntzaeuskara
DiskoetxeaElkar
HitzakJon Maia
Bestelako lanak
MusikagileaBenito Lertxundi

Oso bertso ezaguna da. Bertsolaritzan oso sarritan erabiltzen da. Bertsolaritzaren Datu-Basean bat-bateko saioetako grabazioetan 20tik gora erreferentzia agertzen dira.[2]

Doinua hamarreko handiko bertsokeraren ohiko adibidea izaten da.

Hitzak aldatu

Abestiak hamarreko handi neurrko bost bertso ditu:[3]

Zazpi mendeko gauean gaude.
Gure lore eta sasi
irrintzi, oihu, ele ta ulu
marmario eta garrasi
haize, enbata, brisa, galerna
gaur garbi, bihar nahasi,
xake taularen zuri beltzetan
arrats gozo egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka
zeri so negarrez hasi.

Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz;
sustraiak, berriz, lurrean,
bihotz hesteak estu helduaz
esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean,
nola malko bat isuritzen den
itsasoaren aurrean.

Nola haizea, ur azalean
eguzkiaren irteeran.
Nola kaioak zorabioan
itsas enbata bezperan,
pentsatzen nago gu ere berdin
ibiltzen ez ote geran.
Susmoa daukat gure patua
itsasoa ez ote dan,
libre ta zabal dugu aurrean
baina ezin dugu edan.

Heldu herria sustraietatik,
tira eta gora jaso.
Jarri Kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so,
ispilu hortan ikus gaitezen
herriz-herri, auzoz-auzo.
Zauriak gatzez itxi ditzagun,
malkoak urez eraso.
Sano ta libre irla txiki bat
salbatuko da akaso

Azken arnasa eman nahi nuke
eguna hiltzen ari da
azken arnasa eman nahi nuke
bertsoak entzuten dira
azken arnasa eman nahi nuke
kantari nator herrira
azken arnasa ematen dugu
eguzkitik eguzkira
azken arnasa eman nahi nuke
itsasoari begira

Hamarreko handia aldatu

Hamarreko handiko neurria duten bertso guztiak doinu askorekin kantatu daitezke, esate baterako, hauekin:

Erreferentziak aldatu

  1. «Azken arnasa eman nahi nuke» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  2. Xenpelar Dokumentazio Zentroa-Bertsozale Elkartea. «Maritxu nora zoaz. Bat-bateko saioen grabazioak.» bdb.bertsozale.eus (Bertsoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea) (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. «Itsasoari begira» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  4. «Hil da Canovas fuera Canovas III» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).
  5. «Amodioa gauza tristea» bertsoa.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-20).

Kanpo estekak aldatu