Aurkezle

ekitaldi publiko bat gidatzen duen pertsona edo animatzailea (telebistakoa bada: Q947873
Telebista aurkezle» orritik birbideratua)

Aurkezlea telebistako, irratiko edo beste ekitaldi batzuetako saioak, publikoari hitz eginez, gidatzen dituen pertsona da. Gainera, ekintza solemneak eta marka jaurtiketak gidatzeko kontratua izan daiteke. Kasu honetan, “Zeremonia maisu” bezala deitua izan ohi da.[1] Aurkezle bat, oro har, komunikatzailea, kazetaria edo esataria da. Profesional hauek, orokorrean telebistan edo irratian lan egiten dute. Lanean, hainbat zeregin dituzte: albisteak lantzea eta aurkeztea, elkarrizketak egitea, ekitaldiaketa programak gidatzea eta publizitate-iragarkiak egitea, besteak beste.[2]

Xabier Euzkitze telebista aurkezlea.

Hedabideetako aurkezleak aldatu

Telebistako aurkezleak aldatu

Telebistako aurkezleak bere irudia eta ahotsa azaltzen dituzte grabatutako edo  momentuan emitituko diren programa aurkezteko. Programa horien artean, albistegiak, kirolak, denbora eta entretenimendu-saioak daude.[3]

Gaur egun, ohikoa da beste eremu batzuetan ospetsuak diren pertsonak aurkezle lana egitea: aktoreak edo umoristak, esaterako. Beste batzuk, gaian adituak izan daitezke, hala nola zientzialariak edo politikariak, beren esperientziaren inguruko programak gidatu ahal dituzte.

Irratiko aurkezleak aldatu

Irratian, telebistan bezala, kazetariez gain, beste eremu batzuetan ospetzuak edo gaian adituak diren pertsonak egin ahal dute aurkezle lana. Kasu honetan, soilik aurkezlearen ahotsa erabiliko da saioa gidatzeko.[4]

Aurkezlearen ezaugarriak aldatu

Aurkezle on bat izateko honako ezaugarri hauek izan behar ditu:

  • Konfiantza eta ahots argia.
  • Pentsatzeko eta erreakzionatzeko azkartasuna.
  • Produkzio-talde batean lan egiteaz gozatzea.
  • Jarraibideak zehatz-mehatz betetzeko gai izatea.
  • Eroso eta natural agertzea kameraren edo mikrofonoaren aurrean.
  • Kontzentratzeko gaitasuna; izan ere, programa bat aurkezten egon daiteke, kontrol-gelako jarraibideak entzuten eta estudioko zuzendariaren edo errejidorearen seinaleak ikusten dituen bitartean.
  • Saioaren arabera, ezagutza espezializatuak izan behar ditu.

Erreferentziak aldatu

  1. «Public Speaking Course -Glossary K-O» web.archive.org 2015-01-24 (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) Universia.net. «Locutor de radio, televisión y otros presentadores» Profesiones Universia (Noiz kontsultatua: 2020-04-25).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Qué hace un presentador de radio y televisión? - CUC Universidad» Centro Universitario de la Comunicación 2019-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es un locutor de radio y cuál es su función? - 35mm» Treintaycinco mm 2019-11-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).

Kanpo estekak aldatu