Kalamidadeen liburua 1996an Joan Mari Irigoien euskal idazleak idatzitako umorezko, komedia gisako eleberri da. Liburua Antton Olariagaren marrazkiez lagunduta zetorren. Kritikari askoren ustez eleberri honek austura suposatu zuen garaiko narratiban.

Kalamidadeen liburua
Datuak
Idazlea (1996)
GeneroaEleberria
Herrialdea EH
BildumaNarratiba
Orrialdeak314
ISBN84-7917-609-1

Sinopsia aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberriak familia kalamitoso baten istorioa kontatzen du: Ladis, aita; Enriketa, ama; Gorki, aitona; eta Manoli eta Juanita alabak. Beraz, ez dago protagonista bakarra. Haien arteko harremanak, gatazkak, eztabaidak ohikoak dira baina, aldi berean, areagotuak. Baina argumetua ez da garrantzitsuena. Ikuspuntu surrealista erabiliz, Jose Jabier Fernandezen hitzetan, Irigoienek Euskal Herriaren inguruko azterketa aurkezten du. Aldi berean, egileak garai hartan hainbeste maite zuen errealismo magikoaren islak aurkituko ditugu.

Kanpo estekak aldatu