Apaiz zaharraren gitarra

Apaiz zaharraren gitarra Joan Mari Irigoienek idatzitako haurrentzako eleberria da. Lehen argitaraldia 1996an egin zuen Elkar argitaletxeak[1], Jokin Mitxelena ilustratzaileak egindako marrazkiekin[2].

Apaiz zaharraren gitarra
Jatorria
Egilea(k)Joan Mari Irigoien
Argitaratze-data1996
Ekoizpen lekuaDonostia
IlustratzaileaJokin Mitxelena Erice
ArgitaletxeaElkar
Ezaugarriak
Genero artistikoahaur literatura
Hizkuntzaeuskara

Argumentua aldatu

Istorioa 1999an kokatzen da[2]. Gorostiaga hiriko auzo marjinal batean bizi diren eta beren borroka ikuspegi irudimentsu eta konstruktibo batetik planteatzen duten Don Meliton apaizaren eta gazte batzuen gorabeherak kontatzen ditu eleberria[3]. Mise en abyme konposizioa dauka eta narratzailea liburua idazten duen egilea da.

Pertsonaiak aldatu

  • Idazle izengabea.
  • Xabier eta Garikoitz, idazlearen seme bikiak.
  • Ekain, idazlearen hirugarren semea.
  • Don Meliton, Gorostiagako apaiza.
  • Leontxi, Don Melitonen iloba.
  • Nabukodonosortz (Zotz), Leontxiren seme adoptatua.
  • Polikarpo Gogorza (Bideopit), polizia.
  • Doña Kamila, maistra.
  • Faraonides, arkitektoa, Kultura eta Obra Publiketako supersailburua.
  • Andoni, Intxaurraga auzoko apaiz gaztea.
  • On Onesimo, Intxaurraga auzoko apaiza.
  • Elvis, Rocky eta Ringo, rockeroak.
  • Marigorri, Zotzen laguna.
  • Marigordin eta Marisorgin, Marigorriren ahizpak.
  • Joakin (Joakintsu), Zotzen laguna, eskolako mutil jakintsuena.
  • Martin Zaldiarena (Martinzaldi), Zotzen laguna, zaldi bat duena.
  • Euripides (Eulipides), Zotzen laguna, langabezian dagoen aktore baten semea.
  • Kalixto Astola (Kakazto), Zotzen laguna, asto bat duena.
  • Zitz eta Zotz, ipotxak.
  • Austerlitz, ipotxa.
  • Klotilde, oiloa.
  • Baltasar, magoa.

Erreferentziak aldatu

  1. Arozamena Ayala, Ainhoa; Ibargutxi Otermin, Félix. «Irigoien Aranberri, Joan Mari» Auñamendi Eusko Entziklopledia (Eusko Ikaskuntza) ISSN 2444-5487. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  2. a b «Apaiz zaharraren gitarra» Galtzagorri elkartea (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).
  3. (Gaztelaniaz) Irigoien, Joan Mari. Desde mi experiencia de escritor. (Noiz kontsultatua: 2024-01-18).

Kanpo estekak aldatu