Jean-Baptiste Constantin
Jean Baptiste Constantin[1] (Urdatx, Zuberoa, 1847ko irailaren 5 – Atharratze-Sorholüze, Zuberoa, 1922ko urtarrilaren 26) euskal idazlea izan zen.
Jean-Baptiste Constantin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Urdatx / Santa Grazi, 1847ko irailaren 5a |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Heriotza | Atharratze-Sorholüze, 1922ko urtarrilaren 26a (74 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Biografia
aldatuUrdaxtarra, herri bereko dendari eta jostun batekin ezkondu zen. Bere maisu lanak Izpurara (Nafarroa Beherea) eraman zuen familia; bertan jaio zen Albert semea, geroago Zuberoan fama handia lortu zuena.
Irakasle lanak berriro mugitu beharra ekarri zion, baina oraingoan jatorriko Basabürüra itzultzeko: Atharratze eskualdeburura hain zuzen. Bertan hil zen 1922an. Eskualtzaleen Biltzarraren kidea izan zen. Euskaltzaindia sortu zenetik euskaltzain urgazle izendatu zuten.
Lanak
aldatuZubereraz idatzi zuen eta "u" eta "ou", "ch", "ill", "mb" "nb"-ren ordez, eta abar erabiltzen zituen[2].
Sari asko irabazi zituen Lore Jokoetan: Donapaleun (1903an), kanbon (1907), Atharratzen (1908) eta Donibane Garazin (1912an).
Narrazioa
aldatu- Haritchabaletaren bizia. Don Juan eta bere adixkidiak (1997, Euskal Editoreen Elkartea, Patri Urkizuk prestatua Klasikoak bildumako 79.a); obar bera lehen aldiz Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitaratu zuen 1955ean Egan aldizkarian. Izabako bentan topatzen diren zuberotar eta erronkariarrez umore kutsuko lana da.
Prentsan
aldatu- "Eskualduna" aldizkarian eta beste batzuetan idatzi zuen[3]. Artikulu zein bertsoak dira bere idazkiak.
Iturriak
aldatu- Jean-Louis Davant: Zuberoako literaturaz. Antologia laburra, Euskaltzaindia, Bilbo, 2008; 11-38.or.
- Jean-Louis Davant: Zuberoako idazle zenduak, Elkarlanean, Donostia, 2001; 75-77.or.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Constantin deiturak okzitanierazko jatorria du eta oso ohikoa da Zuberoaren mugakidea den Baretosen.
- ↑ Jean Baptiste Battittu Coyos: Zubereraren idazkeraz : ortografia, fonetika eta fonologia
- ↑ Auñamendi Entziklopedia