Itziar Alkorta Idiakez

Donostiako abokatu eta EHUko irakaslea
Itziar Alkorta» orritik birbideratua)

Itziar Alkorta Idiakez (Donostia, 1967ko irailaren 1a) bioteknologian eta giza-ugalketako teknologia berrietan aditua den legelaria da, baita Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea ere.[1] Zuzenbide Fakultatean lan egiten du Donostian. UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreordea izan zen (2009–2012),[2] Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea (2013-2015),[3] eta UPV/EHUko Udako Ikastaroen zuzendaria da 2019tik.[4]

Itziar Alkorta Idiakez

EHUko Udako ikastaroen zuzendaria (Arg.: Eusko Ikaskuntza, 2019)
Bizitza
JaiotzaDonostia1967ko irailaren 1a (56 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta abokatua
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Euskal Herriko Unibertsitatea  (1991ko irailaren 1a -
Eusko Jaurlaritza  (2013 -  2015)
Lan nabarmenak
KidetzaEusko Ikaskuntza
Jakiunde

Inguma: itziar-alkorta-idiakez

Ikertzaile aldatu

2001ean defenditu zuen doktore-tesian giza-ugaltzeko teknologia berrien lege-alderdiak aztertu zituen Gil Rodriguez doktorearen zuzendaritzapean. Jarraian egonaldiak egin zituen Hastings Center for Bioethics zentroan (New York) eta Pennsylvania-ko Unibertsitateko Center for Bioethics-en (Filadelfia). Europako Parlamentuari bioteknologien arauketaren inguruan egin zitzaizkion gomendioak idati zituentaldean parte hartu zuen. 2016/2017 ikasturtean Bordeleko Unibertsitatean ikermugikortasun-egonaldi bat burutu zuen, eta geroago Sidney-ko Unibertsitatean ponente aritu izan zen 2018an Biocommodity-ei buruzko kongresu batean. Bioetikaren gaineko eztabaida sozialetan ohiko parte–hartzaile aktiboa izaten da Euskal Herrian eta estatu mailako medioetan.[5] Haurdunaldi subrogatuaren gairi ekarpen handia egin dio eta euskal feministentzat erreferentea da gai honetan.[6]

Irakasle aldatu

UPV/EHUko Berrikuntza eta Kalitate Errektoreorde izan zenean IKD Ikaskuntza eredua jarri zuen martxan. Halaber, Zokoako Mugarteko Kanpusaren Ocean I3 programa zuzentzen du, UPV/EHU eta Bordeleko Unibertsitateen arteko formazioa eta ikerketa koordinatu nahi dituena.

Hainbat elkartetako dinamizatzaile aldatu

 
Eleria aldizkariaz (Euskaldunon Egunkaria, 1997-04-05)[7]

Eusko Ikaskuntzako Idazkaritzatik Eleria aldizkari juridikoa abian jarri zuen, eta erredakzio-kontseiluko kidea da.[8][9] Politika publikoen kudeaketan ere aditua izanik hainbat ikerketa-programa instituzional ebaluatu ditu.

Jakiunde, Zientzia, Letrak eta Artearen Euskal Akademiaren Idazkaria da.

Lanak aldatu

Unibertsitate mailako euskarazko produkzioaren Inguma datu-basean Alkortaren 36 ekarpen jasotzen ditu. Bi liburu idatzi ditu euskaraz:

Zuzenbidezko bi liburu klasiko itzuli ditu:

  • Munduko zuzenbideen testu-bilduma. 2008. Jon Alonso Fourcade, eta Haritz Monreal Zarraonaindiarekin. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala)[12]
  • Familia zuzenbidea. I bol. 1996. Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialderekin. UPV/EHU arg[13]

Baita 14 artikulu ere, beti zuzenbideaz, baina bakoitzean beste arlo bat ere aztertuz: Informatika, ekonomia, bioteknologia, euskara...[14]

  • Zuzenbide zibileko "practicum": gidaliburua. 2018. Santi Goñi, Mikel Karrera, eta Naiara Rodriguez Elorrietarekin. ZUZENBIDEA IKASTEN
  • Goi mailako hezkuntzaren europar esparruko unibertsitate antolakuntzako ereduak. 2010. RVAP. Herri-Arduralaritzazko Euskal Aldizkaria
  • Gregorio Monreal Zia. 2008. ELERIA
  • Zelula amen soka luzea. 2007. Ana Galarraga Aiestaran, eta Maria del Mar Vivanco Ruiz-ekin. ELHUYAR ZIENTZIA ETA TEKNOLOGIA
  • Zuzenbide penaleko eta zuzenbide zibileko koadernoak. 2004 Jon Mirena Landa Gorostiza. ELERIA
  • Garraioa eta energia ekoizpena askoz gehiago landu behar dira. 2003. Koro Garmendia Iartza, eta Abel Muniategi Elorza-rekin. ELERIA
  • Giza ugalketarako medikuntzaren lege-mugak. 2003. ELERIA
  • Elkarrizketa: Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga. 2001. ELERIA
  • Ikerketa juridikoa euskaraz. 2001. Alberto Atxabal Radarekin. ELERIA
  • Justizia eta burujabetza: IV. Justizia eta hizkuntza. 2001. ELERIA
  • Euskararen Normalkuntzarako Legearen gaineko gogoetaren arrazoiak. 2000. Jose Ramon Bengoetxea Caballerorekin. ELERIA
  • Eleriaren ale monografikoa, "Euskararen normalkuntzarako legearen XVII. urtea... 1999. RIEV
  • Klasikoak. 1998. ELERIA
  • Informatika juridikoa: obligazio-zuzenbidean egindako aplikazioa. 1992 Pili Lizasorein. UZTARO

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Women's Reproductive Rights av Heather Widdows, Aitziber Emaldi Cirion, Itziar Alkorta Idiakez (Bok)» Bokus.com (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  2. Alkorta, Itziar. www.jakiunde.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).[Betiko hautsitako esteka]
  3. «Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Itziar Alkorta Idiaquez - Berriak» www.irekia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  4. Berria. (2019-02-14). «EHUk Itziar Alkorta izendatu du udako ikastaroen buru» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  5. (Gaztelaniaz) Alkorta, Itziar. (2006). «Donación de óvulos. Artículos escritos por Itziar Alkorta Idiakez» EL PAÍS (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  6. (Gaztelaniaz) «“Haurrak katean eta mugaz bestalde ekoiztea ez da jasangarria”» pikara magazine 2021-01-13 (Noiz kontsultatua: 2021-12-29).
  7. Alkorta Idiakez, Itziar. (1997-04-05). «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Euskaldunon gunkaria (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2021-03-19).
  8. «Eleria, Euskal Herriko Legelarien Aldizkaria | Eusko Ikaskuntza» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  9. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako
  10. Alkorta Idiakez, Itziar; Egialde, Mikel Karrera. (2007). Euskal zuzenbide zibilaren oinarriak. UPV/EHU arg ISBN 978-84-690-4992-1. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  11. Alkorta Idiakez, Itziar. (2003). Zuzenbide zibileko ikasgaiak. Pertsona. UPV/EHU arg ISBN 978-84-8373-513-8. (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).
  12. Itziar Alkorta Idiakez, Jon Alonso Fourcade, Haritz Monreal Zarraonaindia. (2008). Munduko zuzenbideen testu-bilduma. KLASIKOAK (Pentsamendu unibertsala).
  13. F. de Asis Sancho Rebullida, J. L. Lacruz Berdejo, A. Luna Serrano, J. Delgado... Itzulpena: Itziar Alkorta Idiakez, Juan M. Etxeberria, Santiago Goñi Zabala, Mikel Karrera Egialde. (1996). Familia zuzenbidea. I bol.. UPV/EHU.
  14. «Itziar Alkorta Idiakez :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2020-05-25).

Kanpo estekak aldatu