Eleria

Euskal Herriko legelarien aldizkaria

Eleria Euskal Herriko legelarien aldizkaria da, 1996tik 2003ra bitartean 24 zenbaki eta 266 artikulu argitaratu zituen.[1]

Eleria
Motaaldizkari zientifiko
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
ArgitaletxeaEusko Ikaskuntza
Banaketa
Maiztasuna1 urte
Historia
ZuzendariaNekane San Migel
Identifikadoreak
ISSN1137-1951
eusko-ikaskuntza.eus…
Eleria aldizkariaz (Euskaldunon Egunkaria, 1997-04-05)

Eusko Ikaskuntzaren babesean 1996an sortu zen legelarien aldizkariaren zero zenbakia, Josu Iñaki Erkorekaren zuzendaritzapean, eta Zuzenbidearen atal guztiak euskaraz lantzea zuen eginbide. Euskaraz egiten den Zuzenbidea sustatzea eta euskara juridikoaren normalizaziorako tresna baliagarria izatea ziren, hala unibertsitatearen alorrean nola praktikaren eremuan, argitalpenaren helburuak.[2]

Antolatzaileen artean hauek azaltzen ziren: Iñaki Agirreazkuenaga Zigorraga. (EHU. Donostia), Xabier Arzalluz Antia (DU. EAJ. Bilbo), Maider Hennebutte-Maniort (Abokatua. Biarritz), Jose Luis Lizundia Askondo (Euskaltzain osoa, Bilbo), Abel Muniategi Elorza. (DU, Bilbo), Mertxe Olaizola Maiz. (HAEE/IVAP. Gasteiz), Jon Ander Perez-Ilzarbe Saragüeta. Nafarroako Gobernua. Iruñea), Kepa Sanpedro Layuno (Bizkaiko Abokatu Kolegioa, Bilbo), Ander Urrutia Badiola (DU, Euskaltzaindia. Bilbo) eta Patxi Zabaleta Zabaleta (Euskaltzaindia. Iruñea)

Azken zuzendaria Nekane San Migel Bergaretxe izan da Bizkaiko Entzutegi Probintzialekoa. Eta erredakzio Batzordea hauek osatzen zuten: Itziar Alkorta Idiakez. (EHU. Donostia), Igone Altzelai Uliondo. (EHU, Donostia), Joxe Ramon Bengoetxea Caballero (EHU. Donostia), Garbiñe Biurrun (EAEko Auzitegi Nagusia. Bilbo), Cesar Gallastegi Aranzabal (DU, Bilbo), Jon Etxabe Jauregi (Gipuzkoako Abokatu Kolegioa. Donostia), Roldan Jimeno Aranguren. (NUP, Iruñea), eta Silbia Sarasola (MU, Oñati). Idazkaria EHUko Ixusko Ordeñana Gezuraga zen eta Eva Nieto argitalpenen idazkaria.

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu