Jakiunde Eusko Ikaskuntzak sortutako Zientzia, Arte eta Letren Akademia da. 2007. urteko urrian sortu zen. Hasiera batean Donostiako Miramar jauregian egoitza izan ondoren, 2012ko azaroaren 13tik aurrera Jakiunde Akademiak bere egoitza ofiziala Bergarako Olaso dorrean du.[1]

Jakiunde
Zientzia, Arte eta Letren Akademia
Olaso dorrea, Bergara. Euskal Herria.jpg

Bergarako Olaso dorrea, Jakiunde Akademiaren egoitza.
Sorrera2007ko urria
Egoitza nagusiaOlaso dorrea
Herria Bergara (Gipuzkoa)
Herrialdea Euskal Herria
LehendakariaPedro Miguel Etxenike
Webgune ofiziala

Euskal gizartearentzat erreferentziazko foroa izateko helburuarekin sortu du Eusko Ikaskuntzak, eta bere helburuetan maila goreneko erakunde aholkularia izatea ageri da. Jakiundek erreferente historiko argi bat dauka: 1918. urtean, Eusko Ikaskuntzak berak sortu Euskaltzaindia, euskararen akademia. Hala, nola batak hizkuntzaren alorrean, jakintzarenean eragin nahi du besteak.

Jakiundeko lehen lehendakaria Pedro Miguel Etxenike fisikaria da.

Jakiundeko kideakAldatu

Jakiunderen araudiak 31 kideko osaketa aurrikusten du, baina 2007. urteko sorrera unean, 26 kide hautetsi ditu akademiak:

Jakiunderen bilakaera eta bilerakAldatu

2009ko Azaroaren 20an, Jakiunde - Zientzia, Arte eta Letren Akademiak ohiko bilkura egin zuen Arabako Foru Aldundiaren batzar-aretoan, Gasteizen. Ekitaldian, joan den apirilaren 3an aukeratutako osoko kide berrien inbestidura egin zen. Honako akademikide hauek hartu zuten kargua:

Jakiundek lehen aldiz handitu du kideen kopurua, eta dagoeneko hainbat arlotako 45 akademikide biltzen ditu. Guztiak kualifikazio handiko pertsonak dira, eta euren izaera kritikoagatik, sormen-gaitasunagatik eta lanean erakutsitako zorroztasunagatik nabarmendu dira. Era berean, guztiak prest daude euren jakintza erakundeari eskaintzeko, Jakiunde maila goreneko eztabaidagune bilaka dadin, hau da, bikaintasun zientifikoaren eta artistikoaren sustatzaile, ezagutzaren gizarte aurreratuei dagozkien erronkak eta aukerak aztertu eta interpretatuko dituen goi mailako aholkularitza-organo. Akademikideen curriculumak Jakiunderen web orrian azaltzen dira.

Akademia sendotzeko fasea hasiberritan, erakunde gaiak jorratu ziren bilkuran, horien artean zientzia eta letren batzordeen osaketa zertan den. Izan ere, ezagutzaren bi arlo horietan ikerkuntza zein egoeratan dagoen aztertuko da. Jakiundek hainbat proiektutan duen partaidetza ere hizpide izan zuten kideek.

Gaur egun Jakiunde zientzia arloko hainbat lankidetza-jardueretan ari da lanean:

Jakiunderen misioa, ikuspena eta balioakAldatu

MisioaAldatu

Zientzia, Arteak eta Letrak sustatu eta zabaldu, kalitatean oinarrituz eta bikaintasuna bilatuz. Hausnarketa, analisi eta diagnostikorako, kalitate-goreneko aholkularitza-erakundea izan, zientzia, arte eta letren komunitateetan eta baita gizartea osoan ere.

IkuspenaAldatu

Ezagutzaren gizartea bultzatu nahi duen prestigiozko nazioarteko instituzioa izatera iritsi nahi du Jakiundek. Horretarako, eginkizun hauexek beteko ditu:

  • Gure hezkuntza, kultura eta ikerketa sistemen egoeraren ebaluazioa gauzatu.
  • Zientzia, Arteak eta Letren esparruko politikak sortzen lagunduko dituzten ekimenen buru izan.
  • Gizartean gai hauei buruzko erreferente eta behar duten eragileen aholkulari izan.

BalioakAldatu

  • Jakiundeko kideen bikaintasuna eta sustatzen dituen ekintzetan kalitatea.
  • Hiru diziplinen arteko oreka; Zientzia, Arteak eta Letren ezagutzen arteko hartu-emana sustatuz.
  • Ikerketa eta sorketa askatasunaren sustapena eta defentsa.
  • Ezagutzaren sustapena, gizarte aurrerapenaren elementu nagusi bezala.
  • Unibertsaltasuna, gure herentzia kulturala alde batetara utzi gabe aniztasuna gehitzea.
  • Aukera berdintasunaren sustapena.
  • Balore etikoekiko errespetu osoa.
  • Botere politikoarekiko zein talde ekonomiko eta profesionalekiko independentzia.

Balore hauekin bat etorrita, akademiaren ekintzak honelakoak izango dira:

  • Esklusiboki izaera intelektual eta akademikokoak,
  • Egiatasun eta kalitate exijentzien mendekoak,
  • Berrikuntza eta espiritu kritikoz gidatuak,
  • Hausnarketa sakon batean oinarrituak; momentuko tendentzia eta presioak gaindituz,
  • Eleaniztunak. Euskararen erabilera eta sustapenari atentzio berezia ipiniz.

Beste elkarteekin elkarlanaAldatu

Ikerbasque fundazioarekin, Jakiunde Zientzia Foroa izeneko egitasmoko partaide da. Ezagutzaren hainbat arlotan nazioarteko ospea duten ikertzaileekin ezagutza elkartrukatzeko gunea sortzea du helburu egitasmoak.

2009an Zientzia Foroak bost hitzaldi eskaini ditu. Horietan hizlari izan dira Carlos Waisman soziologoa (norantz goaz? Munduko krisiaren ondorio ekonomikoei buruz, 30eko hamarkadako ispiluan), Sir John Ball matematikaria (matematikak guztion begiradapean – Perelmanen historia eta Poincaréren aierua), Jean-Paul Bronckart psikologo eta hizkuntzalaria[2] (hizkuntzaren eragina garapen psikologikoan), Lord Patten of Barnes politikaria (prest al gaude? Europa kolapso ekonomikoaren ondoren) eta Dudley R. Herschbach kimikaria, 1986ko Kimikako Nobel sariduna (Zientziaren abentura). Aztertutako gaien gainean adituen ikuspegia eskaini dute.

Era berean, Jakiunde G+20 kontseiluaren prozesuan parte hartzen ari da Eusko Ikaskuntzarekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia Bulegoak sustatutako egitasmoak lurraldearen etorkizuneko ikuspegia lantzea du helburu. Horretarako, 20 urteko epean heldu beharreko erronka estrategikoei buruzko hausnarketa sistematikoa eta aldizkakoa egitea proposatzen du.

Jakiunde Akademiak jardunaldi bat antolatu du, EHU/UPVko Udako Ikastaroen esparruan, honako izenburu honekin: “Sistemas de Evaluación de la Investigación en Ciencias Sociales Y Humanidades ”.

Ikastaroa 2010eko uztailaren 12an egingo zen, Donostiako Miramar jauregian, eta 8 txostenek eta mahai-inguru batek osatu zituzten.

Jakiundeko kide Jose Ramon Rekalderen irekiera-agurraren ondoren, Unibertsitateetako Idazkari Nagusi Marius Rubiraltak jardunaldia inauguratu zuen.

“Estrategia Universidad 2015: el papel de las Humanidades y Ciencias Sociales y Jurídicas” gaia landu zuten inaugurazio-ekitaldian.

Hizlariak hauek izan ziren: Violeta Demonte (Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusia), Gualberto Buela-Casal (Granadako Unibertsitatea), Lluis Rovira (Catalunyako Generalitata), Ignacio Palacios-Huerta (London School of Economics), Joseba Andoni Ibarra (EHU/UPV) eta Joan Sallés (EHU/UPVko Garapen Zientifiko eta Teknologikoaren Errektoreordea). Mahai-ingurua Esther Torresek (EHU/UPVko Psikologia Fakultatea) moderatu zuen, eta Jakiundeko kide hauek hartu zuten parte: Mari Carmen Gallastegui (EHU/UPVko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatea), Javier Echeverría (EHU/UPVko Gizarte Zientzien Fakultatea), Gurutz Jáuregui (EHU/UPVko Zuzenbide Fakultatea), eta Joan Sallés errektoreordea. Jardunaldian zehar, Giza eta Gizarte Zientzien ebaluazio-prozesuetako irizpideei eta inpaktu-adierazleei buruz hausnartu zen. Zientzia Esperimental eta teknologikoetan ez bezala, gaur egun ez dago minimoki objektiboa den eta erabat onartuta dagoen sistemarik, Giza eta Gizarte Zientzietan sortutako ikerketa ebaluatzeko. Horregatik, Jakiunderen iritziz, ezinbestekoa da hausnarketa sakona egitea gai horri buruz. Jardunaldiaren emaitzaren ondorioz, erreferentzia-puntuak izan dituzte, behar-beharrezkoak baitira gure jakintzaren gizartean.

2010eko ikasturte akademikoan, Jakiunde Akademiak ekimen berri bat jarri du abian. Ekimenak «Topaketak» du izena hainbat herritan gauzatuko da. Akademiko ospetsuen eta hezkuntzako ertaineko azken urteetako ikasleen arteko topaketak izango dira. Ekitaldi bakoitzean, ikasleak Akademiako bi kiderekin elkartuko dira eta haien ibilbide profesionalari eta jakintza arloari buruzko galderak egin ahal izango dizkiete. Parte hartuko duten jakitunak hainbat arlotakoak izango dira: Zientzietakoak, Humanitateetakoak edota Arteetakoak. Ekimena Jakiunderen egitekoen esparruan dago; hau da, «Zientziak, Arteak eta Letrak sustatzea eta zabaltzea», kalitatean eta bikaintasunaren bilaketan ahalegin berezia eginez. Oinarrizko hezkuntzako ikasleei bikaintasuna bilatzeko sentimendu hori pertsonalki eta bertatik bertara helaraztea, dudarik gabe, esperientzia mesedegarria izango da haien trebezien garapen osorako. Hainbat jakintza arlo barne hartzen dituen akademia honek ondorengoa sustatu nahi du gazteen artean: ezagutzeko zaletasuna; zehaztasuna, norberaren argudioak azaltzerakoan, eta gainerakoen argudioak entzuteko eta ulertzeko jarrera.

Lehenengo «Topaketa» urriaren 29an izan zen, Donostiako Santo Tomas Lizeoan. Lehen ekitaldi horretako jakitun gonbidatuak Jesus Altuna antropologoa eta Mariasun Landa idazlea izan ziren.

ErreferentziakAldatu

  1. La Academia Jakiunde ubica su nueva sede en la Torre Olaso de Bergara. 2012ko azaroaren 13a. Diariovasco.com (Gaztelaniaz)
  2. Bronckart, Jean-Paul. (D.L. 2020). Zergatik eta nola bihurtu didaktikari? / Jean-Paul Bronckart ; Bernard Schneuwlyren ekarpenarekin ; Yves Reuterren azken hitza ; [UPV/EHUko Euskara Zerbitzuak koordinatutako itzulpena. ] Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua ISBN 978-84-1319-278-9. PMC 1227703551. (Noiz kontsultatua: 2021-02-03).

Kanpo estekakAldatu