Uzturpe Ikastola
Uzturpe Ikastola Gipuzkoako Ibarra herrian dagoen ikastola da. Gaur egun, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBH etapak eskaintzen ditu. Ikastolen Elkarteko kide da.
Ezarpena | 1970 |
---|---|
Mota | Ikastetxe itundu - Ikastola |
Irakasleak | 50+ |
Ikasleak | 500+ |
Afiliazioa | EHko Ikastolen Elkartea |
Helbidea | Egialde, 2. 20400 Ibarra |
Telefonoa | 943 671 299 |
Koordenatuak | 43.12995291855013, -2.059926002595178 |
Webgunea | https://uzturpe.eus/ |
Sorrera
aldatuHirurogeigarren hamarkadaren bukaera aldera euskararen aldeko mugimendu indartsua zegoen Euskal Herrian. Hasiera hartan baliabide urri eta administrazioaren aldetik traba besterik ez izan arren, gizartea euskalduntzeko aurrerapauso garrantzitsuak eman ziren. Giro bero honetan sortu ziren Euskal Herriko ikastola ugari eta Ibarrakoak ere 1970ean eman zituen bere lehen urratsak.[1]
Lehen urteak
aldatuLehendabiziko gelak elizaren ondoan jarri ziren eta ikastolako lehenengo andereñoa Bittori Olaetxea izan zen, makina bat oztopo izan zuen inspektorearen aldetik, ikastolaren legeztapena zela eta.
Haur guztiak mailaz-maila, mahaika antolatuta jartzen zituen gela batean, baina 1974ean haur gehiegi zirela eta, Roxario Lizarralde laguntzaile lanetan aritu zen.
1975ean bi gela zeuden eta Patri Zabala hasi zen lanean. 1976ean gela bat Zumen jarri zen eta Maite Olangua izan zen hurrengo andereñoa. 1977an jubilatuen azpiko gelak prestatu ziren.
Ikastolaren euskal senak eta pedagogiak Ibarrako herrian harrera bikaina izan zuen eta ordudanik ikastolaren sendotze bilakaera etengabea izan da.[1]
Gertaera gogoangarriak
aldatu- 1976: Zume etxeko behe solairuan beste gela bat zabaldu zen, Eskolaurreko hiru mailak osatuz.
- 1977: Ibai Gaineko gelak prestatu ziren eta OHOko 1. maila martxan jarri zen. Hiru ikasturtetan OHOko gelak lokal hauetan egon ziren.
- 1980: OHOko mailak eraiki berria zen Egiko ikastetxera etorri ziren Eskola Publikoarekin batera.
- 1981: Eskola Publikoak erabiltzen zituen plazako geletan Eskolaurre osoa bildu zen.
- 1984: Lehenengo promozioak OHOko 8. maila amaitu zuen.
- 1990: Plazan Udaletxea eraiki behar zenez, Eskolaurreko gelak San Inazio auzora pasa ziren.
- 1992: Batzar orokor batean ikastolako Hezkuntza Proiektua onartu zen.
- 1993: Batzar orokor batean Irakaskuntzako sare pribatuan jarraitzea erabaki zen.
- 1994: Haur Hezkuntzako taldeak Egira etorri ziren eta autobusa eta jangela zabaldu ziren.
- 1995: Ikastolaren 25. urteurrena ospatu zen.
- 1997: DBH martxan jarri zen.
- 1998: Kilometroak antolatu ziren Anoeta, Irura eta Tolosako ikastolekin batera.
- 1999: Eurogap enpresak merkatu-azterketa egin zuen. Ikasle talde batek DBH4ko ikasketak amaitu zituen lehen aldiz.
- 2001: Kultur Astea antolatzen hasi zen.
- 2001: Udalarekin lankidetzan Haur Eskola eta Ludoteka zabaldu ziren.
- 2003: Eleaniztasun goiztiarraren proiektua hasi zen.
- 2004: Kultur Elkarte izatetik Guraso Kooperatiba bihurtzeko erabakia hartu zuen Batzar Orokorrak. Euskaliten Zilarrezko Q Saria lortzen da.
- 2008: Bi urteko gelak ikastolaren egitura barruan sartzen dira eta Emeterio Arreseko lokaletan hasten dira.
- 2009: Euskal Herriko Ikastolak Europar Kooperatiban sartzea erabaki zuen Batzar Orokorrak.
Logotipoa
aldatuUzturpe Ikastolaren logotipoa Iñaki Epelde margolariak 1991. urtean sortu zuen. Paisaia sinboliko poetiko bati egiten dio erreferentzia.
Mendiaren forma duen elementuak Ikastolaren izena eta kokaguneari egiten dio erreferentzia.
Gurutzea sinbolo unibertsala da, zaharrenetakoa, kristautasunaren aurrekoa. Bertikalak, balore eta gizakia baina indartsuagoak diren fenomenoak adierazten ditu. Horizontalak lurra eta bizia. Biak gurutzatuak: gurutzea. Kristautasunak bereganatu egiten zuen eta Uzturreko tontorrean jarri.
Izarra sinbolo unibertsala. Zeltak, juduak, euskaldunak… hau ere oso zaharra. Ikusmena, ukimena, usaimena, entzumena, dastamena. Segurantzia eta babesa eskaintzen du herri pentsaeran.
Logotipoaren goialdean dauden sinbolo hauek, edo hauen antzekoak, euskaldunok erabiliak izan ditugu, landare adarrak eta sustraiak adierazteko.
Espirala, Europa osoan erabili den sinboloa. Gauza, gizaki eta egoeren garapen dinamiko eta dialektikoa adierazten du.
Elementu guzti hauekin paisaia bat osatzen da. Zerua, lurra, gizakiaren kezkak. Ezagutza eskuratu nahia, errealitatearen barne arrazoiak.
Metafora antzera, landareek sustraiak dituzte, gizakiak ez, hegaztiek hegalak, gizakiak ez. Ezagutza, hezkuntzaren bidez gizaki sustrai eta hegaldun espiritualak lortu nahia.
Sustraiak: pertsona, talde eta herri izaera propioa.
Hegalak: Ezagutza, askatasuna unibertsalitatea.
Ikasle ohi nabarmenak
aldatu- Maite Artola, kazetaria
- Josu Ibarbia, futbolaria