Azkue baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Ibarran

Azkue baserria Ibarran dagoen baserria da, XVI-XVII. mende-tartean sortua ekialdean dituen hormen azterketaren arabera. XVIII. mendean hartu zuen egun duen jauregi-egoitza itxura. Orduan gehitu zitzaizkion egun duen itxura eman zioten zenbait elementu.

Azkue baserria
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaIbarra
Koordenatuak43°08′01″N 2°03′27″W / 43.13365°N 2.05739°W / 43.13365; -2.05739
Map
Historia eta erabilera
EraikuntzaXVI. mendea - XVIII. mendea
Ondarea
EJren ondarea7

2001eko urriaren 11n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Azkue Baserria

Ezaugarriak aldatu

Azkue baserria oinplano karratuko eraikina da, alde bakoitzak 20ren bat metro ditu eta behe solairua, lehena eta ganbara ditu. Bolumena lau isurialdeko estalki batek errematatzen du. Estalkiak hegalkin motzeko teilatu-hegala du eta kasetoidura fatxada nagusia den ipar-ekialdeko fatxadan.

Harlangaitz entokatuzko hormaz egina dago eta lau fatxadak karez zurituta ditu. Eskantzuetan harlanduak ditu, baoak azpatuak eta fatxada nagusiaren garaieraren erdi parean platabanda.

Fatxada nagusiak ipar-ekialdera ematen du eta, aldaketak izan arren, beste fatxadak baino egoera erregularragoa erakusten du. Harlanduzko platabanda batek banatzen ditu behe solairua eta lehena zokalo bat eratuz. Behe solairuan sarrera bat eta hiru leiho daude, horretaz gain jatorrizkoak atzeman daitezke. Azken hauek, bai baoak, bai ateburudun sarrera handia harlanduz azpatuak daude eta takatuta daude. Lehen solairuak simetriaz jarritako bost balkoi ditu, balkoiak zurez azpatuta daude eta burdin forjatuzko karelak dituzte. Erdiko baoaren gainean triangelu formazko frontoi baten antzera jarritako jasodura bat du, XVIII. mendeko udaletxeek edukitzen zutenaren antzekoa, eta hor kokatzen da mende horretako armarri barroko bat. Armarria oso ondo landua eta kontserbatua dago eta erliebe handiko apaindura ugaria du. Elementu horrek lau isurialdeko estalkia aldatu zuen eta baserria izateko nolabaiteko itxura berezia eman zion eraikinari, hain zuzen ere, harrez gero, XVIII. mendean, nekazari-jauregi bihurtu zenean hartu zuen itxuraren bidetik zihoan itxura.

Hego-mendebaldeko fatxadaren lehen solairuan lau bao ageri dira modu erregularrean jarrita, beheko solairuan ere lau dira baina txikiagoak. Fatxada honek nagusiarekin bat egiten duen izkinan tamaina handiko eguzki-erloju bat dago.

Hego-ekialdeko hegalean etxorde bat dago fatxada hori ia erabat estaltzen duena. Hego-mendebaldeko fatxadan ere, beste eraikin bat dago erantsita behe solairuan eta horrela, lehen solairua bistan geratzen da baoen banaketa erabat aldatua erakusten duelarik.

 

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu