Izaskun Ayestaran

erraketista

Izaskun Ayestaran Pérez (Ibarra, Gipuzkoa, 1941) erraketista profesionala izan zen. Amaya izenaz kantxaratu zen. Madrilgo frontoian jokatu zuen.[1]

Izaskun Ayestaran
Bizitza
JaiotzaIbarra, 1941 (82/83 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpilotaria
Pilota
 
Izengoitia(k)Amaya
Erraketistak

Biografia aldatu

Erraketista ibilbidea aldatu

Tolosako Beotibar frontoian urte bete inguru entrenatzen aritu zen Izaskun inguruko beste erraketistekin, tartean, Elduaingo Rosa Soroarekin. Honen ostean, Madrilgo Frontón Madriden debutatu zuen 1960ko hamarkada hasieran. Bertan urtebetez aritu zen profesional gisa.​

Erraketisten historia aldatu

Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Erraketista profesionalak, bizimodua aurrera ateratzeko Euskal Herritik kanpora joan behar izan zuten: Espainiako Estatuan, Kuban, Mexikon, Argentinan zein Brasilen aritu ziren erraketistak.

Aintzindariak aldatu

Erraketistak garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte.[2] Azken urteotan aldiz, hainbat erakusketa eta omenaldi ari dira antolatzen.

Omenaldiak aldatu

 
Erraketistak pilotalekua. Ibarra
  • 2017an Tolosako Beotibar pilotalekuan, Izaskun Ayestaranek omenaldia jaso zuen Rosa Soroa erraketistarekin batera. Tolosa, Elduain eta Ibarrako udalek hartu zuten parte Raketista profesionalak elkarteak antolatutako ekitaldian.[3][4]
  • 2019an Ibarran Izaskun Ayestaran Perez erraketista ibartarrari omenaldia egin zitzaion plazako estalpean. Ondoren, Raketistak, lehen eta orain dokumentalaren emanaldia egin zen.[5][6]
  • 2020an 'Erraketistak' izena jarri zion Ibarrako Udalak Emeterio Arreseko pilotalekuari; GKo Gallerykoek margotu zuten murala. Aurreko urtean Izaskun Ayestaran erraketista ohia omendu zutenean hari zin egin zioten, erraketista guztien omenez, Emeterio Arreseko pilotalekuari Erraketistak izena jarriko ziotela. [7]

Erreferentziak aldatu

  1. «Izaskun Ayestaran Perez Amaya | Raketistak» datubasea.raketistak.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-06).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  3. (Gaztelaniaz) «Homenaje a Izaskun Ayestaran y Rosa Soroa» El Diario Vasco 2017-11-18 (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  4. «Izaskun Ayestaran raketistari omenaldia - Albisteak» Ibarra (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  5. «Emakume raketisten omenaldia Ibarran - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  6. «28 kanala :: Tolosaldeko euskarazko saioak» www.28kanala.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-26).
  7. «Erraketisten omenezko izena, pilotalekuari - Ibarra» Tolosaldeko ataria (Noiz kontsultatua: 2022-12-31).

Kanpo estekak aldatu