Gustave Eiffel

Alexandre Gustave Eiffel (Dijon, Frantzia, 1832ko abenduaren 15a - Paris, Frantzia, 1923ko abenduaren 27a) arkitekto eta frantziar ingeniaria izan zen. Egitura metalikoetan espezializatu zen. Mundu osoan ezaguna egin zen Eiffel Dorrea eraiki zuelako.

Gustave Eiffel
M. Gustave Eiffel (14382067242) (cropped).jpg
Bizitza
Izen osoaAlexandre Gustave Bönickhausen Eiffel
JaiotzaDijon1832ko abenduaren 15a
Herrialdea Frantzia
Bizilekuarue Rabelais (en) Itzuli
place d'Iéna (en) Itzuli
HeriotzaParis1923ko abenduaren 27a (91 urte)
Hobiratze lekuaLevallois-Perret Cemetery (en) Itzuli
Familia
Ezkontidea(k)Marguerite Gaudelet (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaÉcole Centrale Paris (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)Augustin Henry-Lepaute (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakingeniari zibila, arkitektoa, ekintzailea, ingeniaria, obra-maisua eta ingeniari aeroespaziala
Lan nabarmenakGarabit Viaduct (en) Itzuli
Aturriren zubi metalikoa
Eiffel dorrea
Viaduct on the Vecchio (en) Itzuli
Askatasunaren Estatua
Maria Pia Bridge (en) Itzuli
Jasotako sariak

Find a Grave: 4402 Edit the value on Wikidata
Signature de Gustave Eiffel.svg

BiografiaAldatu

Metalezko eraikuntzak egin zituen batez ere, eta zubi eta geltoki ugari egin zituen. Obrarik ospetsuena Parisko Eiffel dorrea da (320 m garai, 1887-1889).

Aerodinamikazko lehenengo laborategia antolatu zuen Frantzian (Auteuil, 1912).

Euskal Herrian egin zituen obren artean, aipagarriak dira Donostiako geltokiko markesina (1881), Donostiako Boulevardeko kioskoa, eta Errobi ibaiaren gaineko zubia Baionan.

Lan garrantzitsuakAldatu

Eiffel dorreaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Eiffel Dorrea»

Parisen altxatzen den burdinazko eraikuntza da. 320 m-ko altuera du. Gustave Eiffel ingeniariaren esanetara eraiki zen 1887-1889 bitarteko urteetan eta 1889. urtean inauguratu zen, urte hartako erakusketa unibertsalarekin batera. Lau oin ditu euskarri gisa, eta piramide luze baten itxura du. Parisko eraikuntza ezagunena da. Irrati antenak jarri ziren bertan eta, 1959tik aurrera, telebistakoak (hasieran 300 m-ra eta gero 20 metro gorago).

Irudi galeriaAldatu

Kanpo-estekakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gustave Eiffel  

ErreferentziakAldatu