Ireki menu nagusia

Eiffel dorrea (frantsesez: Tour Eiffel) Parisen dagoen burdinezko dorre garaia da (324 m), Gustave Eiffel ingeniariak 1889ko Nazioarteko Erakusketan eraikitakoa eta egun Paris hiriaren ikur nagusia[1].

Eiffel dorrea
tour Eiffel
Logo monument historique - rouge sans texte.svg Monumentu historikoa
Senaren ibaiertzak
Tour Eiffel Wikimedia Commons.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Municipal arrondissementParisko 7. barrutia
Koordenatuak 48° 51′ 30″ N, 2° 17′ 40″ E / 48.858296°N,2.294479°E / 48.858296; 2.294479Koordenatuak: 48° 51′ 30″ N, 2° 17′ 40″ E / 48.858296°N,2.294479°E / 48.858296; 2.294479
Altitudea , itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
Irekiera1887
Jabea Frantziako Gobernua
Komisarioa Gustave Eiffel
Izenaren jatorria Gustave Eiffel
Erabiltzailea Société d'exploitation de la tour Eiffel Itzuli
Arkitektura
Arkitektoa Stephen Sauvestre
Eraikitzailea Gustave Eiffel
Egitura ingeniaritza Émile Nouguier Itzuli
Maurice Koechlin Itzuli
Materiala(k) burdina forjatua eta altzairua
Garaiera 324 m
300 m
Solairuak 3
Igogailuak 8
Ondarea
Mérimée ID PA00088801
Bisitariak urtean 6.207.303
Webgune ofiziala

1887 eta 1889 artean eraiki zen, urte horretako martxoaren 31n inauguratu zelarik. Parisko 7. barrutian kokaturik dago, Sena ibaiaren ertzean.

EzaugarriakAldatu

324 metrotako garaiera du eta 10.000 bat tonatako pisua. Berez dorreak 350 metro eduki behar zituen, baina bizilagunak beldur ziren harri bakar bat ez zuen eraikin berri hura ez ote zitzaien gainera etorriko, eta azkenean garaiera gutxitu egin zen 300 metrora (azkeneko 24 metroak geroago gehitu ziren telebistako antena bat bertan kokatu zenean).

200 langilek hartu zuten parte eraikuntzan eta 18.038 burdin atal elkartu behar izan zituzten 2,5 milioi buloi erabiliz.

Garaiko artisten iritziaren kontra eraiki zen, hauek burdinazko munstrotzat hartu baitzuten. Baina gaur egun dudarik gabe Frantzia eta Parisko ikur nagusia da. Munduko monumenturik ikustatuena da.

IruditegiaAldatu

Informazio praktikoaAldatu

  • Helbidea: Champ de Mars, 5 Avenue Anatole France, 75007
  • Ordutegia:
    • 9:00 - 00:45 udan (ekaina erdialdetik iraila hasierara)
    • 9:30 - 23:45 gainontzeko urtaroetan
  • Geltokiak:
    •    Bir-Hakeim
    •    Trocadéro
    •    École militaire
    •    Champ de Mars - Tour Eiffel

ErreferentziakAldatu

  1. Otaolaurretxi, Jon (1989/05/01) Eiffel dorrea, Pariseko ikur Elhuyar aldizkaria.

Kanpo loturakAldatu