High Noon (euskaraz: "Eguerdia") western filma da, Fred Zinnemann austriar zinemagileak 1952an zuzendu zuena. Gary Cooper, Grace Kelly, Lloyd Bridges, Katy Jurado eta Thomas Mitchell izan ziren aktore nagusiak.

High Noon
High Noon (1952 poster).jpg
Jatorria
Argitaratze-data1952
Jatorrizko izenburuaHigh Noon
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaWesterna eta lan literario batean oinarritutako filma
Iraupena85 minutu
Koloreazuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Fred Zinnemann
Gidoigilea(k)Carl Foreman
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaStanley Kramer
Carl Foreman

Konpainia ekoizleaUnited Artists
EdizioaElmo Williams (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaDimitri Tiomkin
Argazki-zuzendariaFloyd Crosby (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKansas eta Mexiko Berria
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

IMDB: tt0044706 Filmaffinity: 554741 Allocine: 3370 Rottentomatoes: m/1046060-high_noon Mojo: highnoon Allmovie: v22384 TCM: 24083 Metacritic: movie/high-noon TV.com: movies/high-noon Netlix: 589258Edit the value on Wikidata

Filmak lau Oscar sari irabazi zituen: gizonezko aktore onenarena (Gary Cooper), muntatze onenarena (Elmo Williams eta Harry W. Gerstad), jatorrizko soinu banda onenarena (Dimitri Tiomkin) eta jatorrizko abesti onenarena (Dimitri Tiomkin eta Ned Washington: Tex Ritterrek abestutako "Do Not Forsake Me, Oh My Darlin'"). Bestalde, lau Urrezko Globo eta beste hainbat sari ere jaso zituen.

SinopsiaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Goiz berean ezkondu eta sheriff izarra jarri du. Will Kane (Gary Cooper) sheriff berria iraganean atzeman zuen eta urkamendira zigortu zuten Frank Miller (Ian MacDonald) izeneko gizona herrira mendeku bila itzuli dela ohartu da. Miller eguerdiko hiruetako trenean iritsi da eta geltokian bere adiskideak zain ditu. Emaztearen (Grace Kelly) erreguei kasurik egin gabe, Kane herrian gelditu eta bere aldeko gizonak erreklutatzen saiatuko da. Baina herritarren koldarkeriaren, interesen edota Miller bidelapurrarekiko adiskidetasunaren ondorioz, herritarrek entzungor eginen diote Kanen laguntza eskaerari. Hortaz, Kanek bakarrik egin beharko die aurre arriskuari eta patuari.

AktoreakAldatu

Irudi galeriaAldatu

Kanpo estekakAldatu