Azagaia arma jaurtigarri primitibo eta arin bat da eskuarekin (xabalina bezala) edo bultzagailu baten laguntzaz jaurtitzen dena. Mutur zorrotz eta gogorra (adar, hezur edo sukarrizkoa) izaten zuen, zurezko makil bat, eta, beharbada, azken zatian, luma batzuk ere hegaldia egonkortzeko, geziekin egiten den bezala.

Madeleine aldiko oinarri arrakalatuko azagaia
Madeleine aldiko modu aberatsean apaindutako azagaiak

Orokorrean, arkeologoek, indusketetan aurkitzen duten arrasto bakarra, azagaiaren muturra da, zurezko makila, denborarekin, usteldu egiten baita. Arrazoi honengatik, azagaia hitza, arkeologian, arma osoari edo honen muturrari erreferentzia egiteko erabiltzen da, ezberdintasunik gabe.

Azagaiak, Europako Goi Paleolitoko ezaugarriak dira bereziki. Denborarekin, eboluzionatzen joan zirenez gero, posible da historiaurreko kultura ezberdinentzako eredu bereizgarri bat edo gehiago zehaztea:

  • Aurignac aldia: Oinarri arrakalatuko azagaiak eta losanjikoak
  • Gravette aldia: Oinarri alakatua duten azagaiak eta fusiformeak
  • Solutre aldia: Erdialdea lautua duten azagaiak (alakatuak eta fusiformeak ere badaude)
  • Madeleine aldia: Aurrekoekin batera, zirriztudun azagaiak agertzen dira (beharbada mikrolitoak sartzeko), oinarri adarkatudun azagaiak eta baita oso modu aberatsean apaindutako azagaiak ere.

Kanpo estekak

aldatu