Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa

Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa Gipuzkoako aizkolarien artean jokatzen den txapelketa nagusia da.

Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa
Kirola aizkora proba
Antolatzailea Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa
Sorrera 1990
Eremua  Gipuzkoa
Tokia aldakorra
Lana 1993tik (gizonezkoek):
4 kanaerdiko
4 60 ontzako
2 72 ontzako

2022tik (emakumezkoek):
2 36`` ontzako
2 45`` ontzako

Errekorra 24:55 (Anjel Arrospide, 1993, gizonezkoak)

9:39 (Nerea Arruti, 2022, emakumezkoak)

Garaipen gehien Gizonezkoak:
Joxe Mari Olasagasti (13)
Emakumezkoak:
Nerea Arruti (3)
Txapelduna Gizonezkoak:
Julen Alberdi (2024)
Emakumezkoak:
Nerea Arruti (2024)
Jose Mari Olasagasti da txapelketa gehien irabazi duen aizkolaria.

Historia

aldatu

1990ean abiatu zen Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa, eta Joxe Mari Olasagastik irabazi zuen Anjel Arrospideren aurretik. Bi urteko hutsunearen ondoren, berriz abiatu zen txapelketa eta Arrospidek mendekua hartu zuen. Ordutik aurrera urtero hasi zen jokatzen, 2000. urtean izan ezik. 2000eko eta 2010eko hamarkadetan, Joxe Mari Olasagasti eta Iñaki Azurmendi izan ziren nagusi; lehenbizikoak 13 txapel ditu denera, eta bigarrenak 6.

2022an emakumezkoen txapelketa ere jokatu zen lehenengo aldiz.

Gizonezkoak

aldatu

Palmaresa

aldatu

Hauek izan dira orain arteko edizioetako garaileak[1]:

Urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
1990 Irailaren 22a Urretxu 6 kanaerdiko eta 6 60 ontzako Joxe Mari Olasagasti (25´06´´) Anjel Arrospide (25´44´´)
1991-
1992
ez ziren jokatu
1993 Urriaren 30a Elgoibar 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Anjel Arrospide (24´55´´) Joxe Mari Olasagasti (25´41´´)
1994 Azaroaren 1a Berastegi 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Anjel Arrospide (28´09´´) Joxe Mari Olasagasti (29´10´´)
1995 Abenduaren 26a Elgoibar 2 kanaerdiko, 2 60 ontzako eta
2 oinbiko
(1)
Joxe Mari Olasagasti (17´46´´) Joxemiel Peñagarikano (18´28´´)
1996 Urriaren 6a Beizama 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (28´05´´) Joxemiel Peñagarikano (30´36´´)
1997 Irailaren 21a Aia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxemiel Peñagarikano (27´14´´) Juan Manuel Erasun (32´36´´)
1998 Abenduaren 13a Urretxu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (27´10´´) Joxemiel Peñagarikano (28´55´´)
1999 Irailaren 11 Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (27´24´´) Joxemiel Peñagarikano (28´22´´)
2001 Uztailaren 1a Leaburu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (28´27´´) Joxemiel Peñagarikano (30´52´´)
2002 Abenduaren 13a Urretxu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (28´53´´) Iñaki Azurmendi (29´25´´)
2003 Azaroaren 1a Itziar (Deba) 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi (26´58´´) Joxemiel Peñagarikano (27´01´´)
2004 Abenduaren 13a Urretxu 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (30´28´´) Iñaki Azurmendi (34´10´´)
2005 Irailaren 3a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) Joxemiel Peñagarikano (32´16´´)
2006 Uztailaren 2a Leaburu 2 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
(2)
Joxe Mari Olasagasti () Fausto Mugerza (30´56´´)
2007 (3) Irailaren 1a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (33´06´´) Iñaki Azurmendi (34´06´´)
2008 Irailaren 6a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi (33´19´´) Joxe Mari Olasagasti (34´35´´)
2009 Irailaren 5a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (32´09´´) Iñaki Azurmendi (32´25´´)
2010 Irailaren 4a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi (32´56´´) Joxe Mari Olasagasti (34´39´´)
2011[2] Irailaren 11 Bedaio (Tolosa) 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joxe Mari Olasagasti (30´19´´) Joseba Otaegi (32´54´´)
2012[3] Urriaren 12a Donostia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Joseba Otaegi (27´01´´) Iñaki Azurmendi (27´31´´)
2013[4] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi (30´45´´) Jose Mari Olasagasti (31´55´´)
2014[5] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Mikel Larrañaga (34´25´´) Jose Mari Olasagasti (35´34´´)
2015[6] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi () Mikel Larrañaga ()
2016[7] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Mikel Larrañaga (29´28´´) Iñaki Azurmendi (32´34´´)
2017[8] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Iñaki Azurmendi (31´21´´) Mikel Larrañaga (31´37´´)
2018[9] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Ugaitz Mugertza (33´13´´) Iñaki Azurmendi (34´10´´)
2019[10] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (31´26´´) Mikel Larrañaga (31´47´´)
2021[11] Azaroaren 14a Beasain 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Mikel Larrañaga (29´38´´) Eneko Otaño (30´31´´)
2022[12] Urriaren 1a Oñati 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Mikel Larrañaga (31`02`` % 71) Julen Alberdi "Txikia IV.a" (33`22`` % 17)
2023 Ekainaren 10a Aia 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (30`39``) Mikel Larrañaga (31`39``)
2024[13] Uztailaren 26a Mendaro 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta
2 oinbiko
Julen Alberdi "Txikia IV.a" (31`35``) Mikel Larrañaga (32`27``)

(1) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zegoen; baina, enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko eta bi 60 ontzako erretiratu zituzten.
(2) Besteetan bezala 4 kanaerdiko, 4 60 ontzako eta 2 oinbiko moztera jokatu beharra zegoen; baina, enbor batzuk egokiak ez zirela eta, sail bakoitzetik bi kanaerdiko kendu zituzten[14].
(3) Finaleko denborarik onena Unai Otañok egin zuen (32´02´´); halere, dopinaren aurkako kontrolean positibo eman zuenez, txapela kendu zioten[15]

Garaipenak

aldatu
Aizkolaria Garaipenak Urteak
Jose Mari Olasagasti 13 1990, 1995, 1996, 1998, 1999, 2001, 2002, 2004, 2005, 2006, 2007, 2009, 2011
Iñaki Azurmendi 6 2003, 2008, 2010, 2013, 2015, 2017
Mikel Larrañaga 4 2014, 2016, 2021, 2022
Anjel Arrospide 2 1993, 1994
Joxemiel Peñagarikano 1 1997
Joseba Otaegi 1 2012
Ugaitz Mugertza "Mugertza II.a" 1 2018
Julen Alberdi "Txikia IV.a" 3 2019, 2023, 2024

Emakumezkoak

aldatu

2022an izan zen emakumezkoen txapelketaren lehenengo ekitaldia. Bertan hiru aizkolari ziren parte hartzekoak; baina, batek jokatzeari uko egin zion lesio baten ondorioz eta bi parte-hartzaile aritu ziren.

Urtea Eguna Lekua Lana Txapelduna Bigarrena
2022[16] Urriaren 9a Aia bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako Nerea Arruti (09:39) Irati Astondoa (11:35)
2023[17] Urriaren 8a Aia bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako Nerea Arruti (14:07) Oihana Fernandez de Barrena (19:14)
2024 Azaroaren 3a Aia (Urdaneta) bi 36 ontzako eta bi 45 ontzako Nerea Arruti (10:38) Oihana Fernandez de Barrena (12:34)

Erreferentziak

aldatu
  1. Antton Espelosin (2009): Aizkora apostuak eta txapelketak.
  2. «Olasagastik berreskuratu egin du txapela» kirolak.gipuzkoa.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  3. Otaegi es el nuevo campeón cuando menos lo esperaba Diariovasco.com
  4. Emaitzak, 2013ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
  5. Emaitzak, 2014ko Gipuzkoako 1. mailako aizkora txapelketa Herrikirolakgipuzkoa.eu
  6. Gipuzkoako bosgarren txapela jantzi du Iñaki Azurmendi aizkolariak goierri.hitza.eus
  7. Mikel Larranaga nagusi Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkolari Txapelketan urolakosta.hitza.eus
  8. Iñaki Azurmendi Gipuzkoako txapeldun goierri.hitza.eus
  9. Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. «Ugaitz Mugertza: 'Hemen, sufrimendu gabe ez dago ezer'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  10. «Julen Alberdi 'Txikia IV.a' Gipuzkoako txapeldun - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2019-07-27).
  11. «Mikel Larrañagak jantzi du Gipuzkoako Aizkora Txapelketako txapela» ehkirola.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-28).
  12. «Gipuzkoako txapela jantzi du berriro Mikel Larrañagak - Azpeitia» uztarria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-02).
  13. «Mikel Larrañagak bigarren egin du Gipuzkoako Aizkora Txapelketaren finalean - Azpeitia» azpeitiaguka.eus (Noiz kontsultatua: 2024-07-28).
  14. Berria diariovasco.com-en
  15. Berria gara.net-en
  16. «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  17. «Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta garaile, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora eta Harri Txikien Txapelketetan - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-12).

Kanpo estekak

aldatu