Nerea Arruti

Urnietako herri kirolaria

Nerea Arruti (Urnieta, Gipuzkoa, 1990eko otsailaren 1a) herri kirolaria da. Aizkora proban eta euskal pentatloian aritzen da.

Nerea Arruti
Bizitza
JaiotzaUrnieta1990eko otsailaren 1a (34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakkirolaria

Ibilbidea aldatu

Judoan[1] eta crossfitean aritu ondoren, El Conquistador del Caribe III (2020) ETBko programan hartu zuen parte.

2021ean aizkorarekin praktikatzen hasi zen hasi zen, eta 2022an Urrezko Aizkolariak proba irabazi zuen, binaka Nerea Sorondorekin batera, eta ondoren banaka.[2] Aizkolaritzako emaitzek animatuta, Euskal Pentatloi Sarian hartu zuen parte, eta lehiaketa horretan ere banakako[3] eta binakako[4] probak irabazi zituen. 2022. urtea biribiltzeko, aizkora txapelketak irabazi zituen: Gipuzkoako Aizkolari Txapelketa irabazi zuen Irati Astondoarekin buruz burukoa jokatuta,[5] azaroaren 6an Euskal Herriko txapelduna izan zen, eta hurrengo astean Sherpa.ai Txapelketa irabazi zuen.

2023an Gipuzkoako[6] eta Euskadiko[7] aizkolari txapelduna izan zen eta Binakako Euskal Pentatloia ere irabazi zuen[8]. Urtea amaitzeko Sherpa.ai aizkolari txapelketa irabazi zuen bigarrengoz.[9]

Kirol lorpenak aldatu

Aizkolaritza aldatu

Euskal pentatloia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «JudoInside - Nerea Arruti Judoka» www.judoinside.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  2. Hoz, Jon Ander De la. ««Uste baino emaitza hobeak lortu ditut»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  3. Lartzanguren, Edu. «Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  4. Hoz, Jon Ander De la. «Konfiantza giroan jositako txapela» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-01).
  5. «Lur Errekondok irabazi du emakumeen Gipuzkoako lehendabiziko Harri jasotze Txapelketa - Aia orio» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2022-10-09).
  6. «Nerea Arruti eta Ainitze Zumeta garaile, Gipuzkoako Lehen Mailako Aizkora eta Harri Txikien Txapelketetan - Aia» Karkara.eus (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  7. SL, TAI GABE DIGITALA. (2023-10-15). «Nerea Arrutik ez du parekorik izan Euskadiko Aizkora Txapelketako finalean» naiz: (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  8. «Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria, 2023ko Binakako Euskal Pentatloiko txapeldunak» EITB 2023-06-11 (Noiz kontsultatua: 2023-10-15).
  9. (Gaztelaniaz) Andonegi, Iker. (2023-12-08). «Nerea Arruti gana la prueba femenina del Aizkolari Txapelketa Nagusia» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2024-01-06).

Kanpo estekak aldatu