Gazteen Europako Parlamentua

Gazteen Europako Parlamentua (European Youth Parliament (EYP) ingelesez) Europako gazteen beharrei aurre egiteko eta helburu hezitzailea duen erakunde apolitikoa eta apartidista da. EYPk gazteek pentsamendu kritiko eta independentea izan dezaten bultzatzen du eta beren etorkizunerako funtsezkoak diren trebetasun sozialak eta politikoak ikastea errazten du.[1]

European Youth Parliament
Datuak
Motahezkuntza, eztabaida, gazte erakundea, Gobernuz Kanpoko Erakundea
HerrialdeaAlemania
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formaeingetragener Verein (en) Itzuli
Historia
Sorrera1987
SorlekuaFontainebleau
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: EuropeanYouthParliament Twitter: eyp_network Instagram: eyp_network LinkedIn: european-youth-parliament Youtube: UCXXJ_zT4k1QXP_3qiJGoDxQ Edit the value on Wikidata

Sortu zenetik, milaka gaztek hartu dute parte eskualde mailako, estatu mailako eta nazioarteko saioetan. Horren ondorioz, mugak zeharkatzen dituzten harremanak egin izan dituzte Europa osoko pertsonekin.

EYPk sekulako ekarpena egin du Europako eta europarren arteko batasunaren garapenean. Gaur egun, eztabaida politikoa, nazioarteko topaketak, ikaskuntza eta gazteen arteko harremanak sustatzen dituen elkarte handienetako bat da. Europako 40 herrialdetako azpi-elkarteek (herrialde bakoitzean sortutako EYPko batzorde propioa) osatzen dute, non milaka gaztek borondatez eta aktiboki parte hartzen duten. Sareak urtero 500 ekitaldi inguru antolatzen ditu. Schwarzkopf Fundazioak zuzentzen duen programa da.

EYP sortu zenetik, Europako pertsonaia ugarik, hala nola José Manuel Durão Barroso, Herman van Rompuyk, Jerzy Buzekek eta Janez Potocnikek, proiektua bermatu dute. Iraganean eta gaur egun proiektua bultzatu dutenen artean Thorbjörn Fälldin, Martin Schulz Europako Parlamentuko presidente ohia, Jean-Claude Juncker Europako Batzordeko presidente ohia eta Federica Mogherini Europar Batasuneko Kanpo Arazoetarako eta Segurtasun Politikarako Batasuneko goi ordezkari ohia daude. [2]

Historia aldatu

Gazteen Europako Parlamentua Bettina Carr-Allinsonek sortu zuen 1987an. Hasiera batean Fontainebleauko Lycée François-Ier-en, eskola proiektu gisa soilik egingo zen ekimena izan zen. [3] Urtebete geroago, 1988an, nazioarteko lehen saioa hiri berean egin zen, Fointainebluen .

Urteak igaro ahala, proiektua Witneyn (Oxfordshiren) finkatu zen, 1991n hain zuzen, European Youth Parliament Ltd. gisa onartu zen arte . Hurrengo urtean, 1992an, xede horretarako sortutako gobernuz kanpoko erakunde baten (Fontainebleau Youth Foundation-en) filial bezala existitzen hasi zen.[4]

National Committees edo Batzorde nazionalak aldatu

Gaur egun, EYPk, 40 Estatu europarrek ordezkatutako batzorde nazionalak ditu bere baitan:

Euskal Herrian aldatu

Euskal Herrian badaude EYPn parte hartzen duten boluntarioak. Hego Euskal Herrian, batez ere Bizkaian eta Gipuzkoan eta neurri txikiago batean Araban, presentzia dauka erakunde honek, EYP España batzorde nazionaleko Euskadi izeneko eskualdearen ordezkari gisa. Nafarroan ez dauka presentzia ofizialik, ezta Ipar Euskal Herrian ere.

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .

Kanpo estekak aldatu