Cévennesko parke nazionala

Cévennesko parke nazionala (frantsesez: parc national des Cévennes) Frantziako parke nazionala da, Languedoc-Roussillon eskualdean, Lozère eta Gard departamenduetan, Alèstik 30 bat kilometro mendebaldera, eta Montpelliertik 50 bat km ipar-ekialdera. 1970. urtean sortu zuten, landa eremuko kultura ondarea babestearren, eta biosferaren erreserba aldarrikatu zuen Unescok 1985ean. Klima eta zoru aniztasunari esker biotopo ugari ditu; izugarri aberatsa da, beraz, hango fauna eta landaredia. Landareei dagokienez, 2.550 mota ditu, horietarik 33 babestuak; animalia espezieak, berriz, 2410 dira. Bi ingurune ditu parkeak: erdikoa (912 km²) eta periferikoa (2.297 km²).

Cévennesko parke nazionala
II. maila: parke nazional
Datu orokorrak
Mendirik altuenaSommet de Finiels (en) Itzuli
Motanational park (en) Itzuli, naturagune babestua eta erakunde
Azalera935 km²
Geografia
Map
Koordenatuak44°12′N 3°24′E / 44.2°N 3.4°E / 44.2; 3.4
Honen parte daThe Causses and the Cévennes, Mediterranean agro-pastoral Cultural Landscape (en) Itzuli
MendikateaCévennes
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Eskualdea Okzitania
DepartamenduaLozère
Frantziako udalerriFlorac

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  Artikulu hau Frantziako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.