Rodako kodexa
Rodako kodexa X. mendeko (990 ingurukoa) eskuizkribua da, Iruñeko Erresuma eta Aragoiko konderriari buruzko testu nagusia batzuk dituena.
Rodako kodexa | |
---|---|
Datuak | |
Idazlea | (990) |
Argitaratze-data | 990 |
Generoa | Agirien bilduma |
Jatorrizko izenburua | Códice de Roda |
Hizkuntza | Latina |
Herrialdea | Iruñeko Erresuma |
Euskaraz | |
Izenburua | Rodako kodexa |
Ezaugarriak
aldatuNahiz eta kodexa X. mendearen bukaerakoa izan, badaude XI. mendeko eranskinak. Nafarroako Erresuman, ziur asko Naiaran idatzi zuten, letra xehe bisigodoan eta letra etzana bazterretan. 205 mm x 285 mm eta guztira 232 orrialde ditu.
Historia
aldatuRoda de Isábenako katedralean topatu zuten XVII. mendearen bukaeran. Santa María de Meyáko prioreak erosi zuen hurrengo mendean eta handik aurrera jabe pribatuak izan zuen. Kopiak baino ez ziren geratzen 1928an jatorrizko eskuizkribua berreskuratu arte. Egun Espainiako Historiaren Erret-Akademiako liburutegian dago.
Atalak
aldatu- Historiarum Adversum Paganos Libri VII, Augustin Hiponakoaren jarraitzailea zen Paulo Orosio (teologo bisigodoarena.
- Historia de Regibus Gothorum Vandalorum et Suevorum, Isidoro Sevillakoarena.
- Chronicon Albeldense (881).
- Alfontso III.aren Kronika (911).
- Zenbait testu nafar:
- Rodako genealogiak,
- De laude Pampilone , eta
- Honorio enperadorearen epistola.
- Leodegundia erreginaren eztei-kanta, garaian Europan ezagutzen den notazio musikal bakanetakoarekin.
Nagusiena genealogiak izan dira, agian Al-Udri musulmanaren lanetik kopiatuak, bost belaunaldiko erregeak aipatzen duelako. Iruñeko Erresumako Aritza eta Semero leinuak, Aragoi, Sobrarbe, Ribagortza, Pallars Jussà eta Tolosako konderrien buruzagiak eta Baskoniako dukerrikoak aipatzen ditu.
Genealogiak
aldatuORDO NVMERVM REGVM PAMPILONENSIVM
? | Enneco Aresta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
? | ? | Garsea Ennecones | Assona | Muza | ? | Garsea Malo | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Oria | Furtunio Garseanis | Sanzio Garseanis | ? | Onneca | Asnari Galindones de Aragone | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
(*) Enneco Furtunionis | (**) Asenari Furtuniones | (***) Belasco Furtuniones | Lope Furtuniones | Abdella | Onneca | Asenari Sanzones de Larron | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Mahomat Iben Abdella | Santio Asnari | Tota | Sanzia | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garsea Scemenonis | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
(*) Enneco Furtuniones | Sanzia | Galindo de Aragone | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
? | Furtunio Enneconis | Auria | Munio Garseanis | Lopa | Sanzio Lupi de Araquil | Andregoto | Belasquita | Enneco Lopiz de Estigi et de Zillegita | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garsea Furtunionis | Enneco Furtunionis | Sanzia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
(**) Asenari Furtunionis | ? | (***) Belasco Furtunionis | ? | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Furtuni Asnari Orbita | Enneco Garceanis | Scemena | Tota | Enneco Manzones de Lucentes | Sanzia | Galindo Scemenonis de Pinitano | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Garsea Furtuniones de Capannas | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Bibliografia
aldatu- Zacarías García Villada, "El códice de Roda recuperado," Revista de Filología Española 15:113-3 (1928).
- José María Lakarra. "Textos navarros del Códice de Roda," Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón, 1:194-283 (1945).
- José María Lakarra. "Las Genealogías del Códice de Roda," Medievalia, 10:213-6 (1992).