Fulham Football Club

Fulham F.C.» orritik birbideratua)

Fulham Football Club (ingelesez ˈfʊləm ahoskatua) Ingalaterrako futbol taldea da, Londresko Hammersmith eta Fulham barrutian egoitza eta zelaia (Craven Cottage) dituena. Titulurik izan ez arren UEFA Europa Leagueko finala jokatudu eta UEFA Intertoto Kopa irabazi du.

Fulham Football Club
Ezizena(k)The Cottagers, The Whites, The Lilywhites
Sorrera1879
Futbol zelaiaCraven Cottage
edukiera: 26.600 lagun
inaugurazioa: 1866
JabeaPakistan Shahid Khan
EntrenatzaileaPortugal Marco Silva
LigaPremier League
2022-2310.a
WebguneaWebgune ofiziala
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia

aldatu

Fulham 1879an sortu zen Fulham St Andrew's Church Sunday School F.C. izenarekin. 1893an Londres mendebaldeko liga irabazi zuten. 1898an talde profesionala bihurtu zen eta 1907an Ingalaterrako ligan sartu zen, bigarren mailan hala ere.

1949 arte ez zen lehen mailan aritu eta orduan hiru urte egin zituen bertan. Denbora luze horretan bi aldiz jokatu zuen Kopa finalerdiak, biak galduz. Hurrengo urteetan ere beste bizpairu aldiz iritsiko zen Kopako finalerdietara. 1959 eta 1968 artean lehen mailan aritu zen.

1994 eta 1997 artean hirugarren mailan aritu ondoren Mohamed Al-Fayed negoziogizon egiptiarrak erosi zuen taldea eta 2001ean jadanik lehen mailara itzuli zen. 2002an UEFA Intertoto txapelketan hartu zuen parte eta baita irabazi ere. 2007ko abenduan Roy Hodgson entrenatzailea fitxatu zuen eta 2008-09 urtean 7. egin ondoren UEFA Europa Leaguerako sailkatu zen eta hurrengo urtean finaleraino iritsi zen. Atlético de Madridek 1-0 emaitzaz garaitu zuen. 2013an Shahid Khan pakistandarrak erosi zuen baina 2014 urtean maila galdu zuen.

2022an itzuli zen Premier Leaguera.

Irabazitako txapelketak

aldatu

Ingalaterran

aldatu
  • Bigarren maila (2): 1948-49 eta 2000-01.

Nazio artean: 1

aldatu
  • Txapelduna (0)
  • Finalista (1): 2010.
  • Txapelduna (1): 2002.

Entrenatzaileak

aldatu
Izena Hasiera Bukaera
  Harry Bradshaw 1904 1909
  Phil Kelso 1909 1924
  Andy Ducat 1924 1926
  Joe Bradshaw 1926 1929
  Ned Liddell 1929 1931
  Jimmy McIntyre 1931 1934
  Jimmy Hogan 1934 1935
  Jack Peart 1935 1948
  Frank Osborne 1948 1949
  Bill Dodgin, Sr. 1949 1953
  Frank Osborne 1953 1956
  Doug Livingstone 1956 1958
  Bedford Jezzard 1958 1964
  Vic Buckingham 1965 1968
  Bobby Robson 1968 1968
  Bill Dodgin, Jr. 1969 1972
  Alec Stock 1972 1976
  Bobby Campbell 1976 1980
  Malcolm MacDonald 1980 1984
  Ray Harford 1984 1986
  Ray Lewington 1986 1990
  Alan Dicks 1990 1991
  Don Mackay 1991 1994
  Ian Branfoot 1994 1996
  Micky Adams 1996 1997
  Ray Wilkins 1997 1998
  Kevin Keegan 1998 1999
  Paul Bracewell 1999 2000
  Jean Tigana 2000 2003
  Chris Coleman 2003 2007
  Lawrie Sanchez 2007 2007
  Roy Hodgson 2007 2010
  Mark Hughes 2010 2011
  Martin Jol 2011

Emakumezkoen taldea

aldatu

1993an sortu zen Friends of Fulham ordezkatzeko eta 2006an desegin zen.

  • Ingalaterrako Liga:
    • Txapelduna (1): 2003.
    • Bigarrena (0)
  • Ingalaterrako Kopa:
    • Txapelduna (3): 1985 (Friends), 2002, 2003.
    • Finalista (3): 1989, 1990 (Frineds), 2001.
  • Ligako Kopa:
    • Txapelduna (2): 2002, 2003.
    • Finalista (1): 2004.

Kanpo estekak

aldatu


 
Premier League 2022-23
 

Arsenal | Aston Villa | Bournemouth | Brentford | Brighton | Chelsea | Crystal Palace | Everton | Fulham | Leeds United | Leicester City | Liverpool
Manchester City | Manchester United | Newcastle | Nottingham Forest | Southampton | Tottenham Hotspur | West Ham United | Wolverhampton