Fentanilo

konposatu kimiko
Fentaniloa» orritik birbideratua)

Fentaniloa[1] eragin azkarreko opioide sintetikoa da, nerbio-sistema zentrala eta arnasketa deprimitzen dituena. Heroina baino 50 aldiz eta morfina baino 100 aldiz indartsuagoa da, eta gaixoen mina segundo gutxian arintzeko balio du, baita hartzaileei euforia eta ongizate sentipena eragiteko ere.[2]

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Fentanilo
Formula kimikoaC22H28N2O
SMILES kanonikoa2D eredua
MolView3D eredua
AurkitzaileaPaul Janssen (en) Itzuli
Motaphenethylamine (en) Itzuli, piperidine (en) Itzuli eta N,N-disubstituted primary carboxamide (en) Itzuli
Ezaugarriak
Fusio-puntua83 °C
Masa molekularra336,220164 Da
Erabilera
Konposatu aktiboaEffentora (en) Itzuli, Pecfent (en) Itzuli, Fentora (en) Itzuli, Abstral (en) Itzuli, Ionsys (en) Itzuli, Duragesic (en) Itzuli, Lazanda (en) Itzuli, Actiq (en) Itzuli eta Subsys (en) Itzuli
Tratatzen dumin, osteoarthritis susceptibility 1 (en) Itzuli, Migraina, Fibromialgia erreumatiko, artritis, complex regional pain syndrome (en) Itzuli eta neuropatia periferiko
Interakzioakisocarboxazid (en) Itzuli, phenelzine (en) Itzuli, procarbazine (en) Itzuli, (±)-deprenyl (en) Itzuli, amiodarone (en) Itzuli, Metadona, Erremifentanilo, Alfentanilo, Sufentanilo, petidina, petidina, tramadol, tramadol, Metadona, Metadona, Morfina, Morfina, Oxikodona, Oxikodona, hydromorphone (en) Itzuli, hydromorphone (en) Itzuli, dihydrocodeine (en) Itzuli, dihydrocodeine (en) Itzuli, Kodeina, Kodeina, Erremifentanilo, Erremifentanilo, tapentadol (en) Itzuli, tapentadol (en) Itzuli, Alfentanilo, Alfentanilo, Sufentanilo, Sufentanilo, prometazina, prometazina, prometazina, pimozide (en) Itzuli, pimozide (en) Itzuli, pimozide (en) Itzuli, flufenazina, flufenazina, flufenazina, Hidroxizina, Hidroxizina, Hidroxizina, olantzapina, olantzapina, olantzapina, loxapine (en) Itzuli, loxapine (en) Itzuli, loxapine (en) Itzuli, klorpromazina, klorpromazina, klorpromazina, klorfenamina, imipramina, clomipramine (en) Itzuli, itraconazole (en) Itzuli, itraconazole (en) Itzuli, lebomepromazina, trimeprazine (en) Itzuli, nitrazepam (en) Itzuli, zopiclone (en) Itzuli, clobazam (en) Itzuli, periciazine (en) Itzuli, dexmedetomidine (en) Itzuli, (RS)-sulpiride (en) Itzuli, perampanel (en) Itzuli, (±)-thiopental (en) Itzuli, Midazolam, (RS)-baclofen (en) Itzuli, Diazepam, oxazepam (en) Itzuli, droperidol (en) Itzuli, zolpidem (en) Itzuli, flurazepam (en) Itzuli, aripiprazole (en) Itzuli, haloperidol, ketiapina, sodium oxybate (en) Itzuli, alprazolam (en) Itzuli, Lorazepam, clonazepam (en) Itzuli, klozapina, chlordiazepoxide (en) Itzuli, Fenobarbital eta primidone (en) Itzuli
ElkarrekintzaOpioid receptor delta 1 (en) Itzuli, opioid receptor kappa 1 (en) Itzuli eta opioid receptor mu 1 (en) Itzuli
HaurdunaldiaAustralian pregnancy category C (en) Itzuli eta US pregnancy category C (en) Itzuli
Rolaopioid receptor agonist (en) Itzuli, opioide, estupefaziente, anesthesia adjuvants (en) Itzuli, intravenous anesthetics (en) Itzuli, controlled substance (en) Itzuli eta farmako esentzial
Arriskuak
NFPA 704
1
4
0
Batezbesteko dosi hilgarria
Eragin dezakefentanyl toxicity (en) Itzuli
Identifikatzaileak
InChlKeyPJMPHNIQZUBGLI-UHFFFAOYSA-N
CAS zenbakia437-38-7
ChemSpider3228
PubChem3345
Reaxys494484
Gmelin119915
ChEMBLCHEMBL596
EC zenbakia207-113-6
ECHA100.006.468
MeSHD005283
RxNorm4337
Human Metabolome DatabaseHMDB0014951
UNIIUF599785JZ
NDF-RTN0000147049
KEGGD00320
PDB Ligand7V7

Ameriketako Estatu Batuetan, fentaniloa masiboki eta kontrolik gabe kontsumitzeak droga horren mendeko bihurtu ditu hainbat eta hainbat pertsona.[2] Erabiltzaileek arrisku oso handiak dituzte garuneko kalte iraunkorrak izateko, koman sartzeko eta hiltzeko.[3] 2022an, 100.000 pertsonen heriotza eragin zuen AEBetan.[4]

Historia

aldatu

Paul Janssen belgikar kimikariak sintetizatu zuen fentaniloa 1959an.[2] Lehenbizi, zain barneko anestesiko gisa erabiltzen zen, Sublimaze izenarekin. Horren arrakastaren ondorioz, Sufentanil, Alfentanil, Lofentanil eta Remifentanil analogoak garatu ziren. 1990eko hamarkadaren erdialdean, fentanilo txaplatak merkaturatu ziren, sendagaia transdermikoki eman ahal izateko. Txaplata azalean ezar zitekeen, eta baliagarria zen, esate baterako, minbizia zuten pazienteen min kronikoa tratatzeko.[5] Geroago, mihipeko pilulak eta sudurretik hartzeko soluzioak ere garatu dira.[6]

2017an medikuntzan gehien erabilitako opioide sintetikoa izan zen.[7] Larruazaleko txaplata transdermikoa da emateko modurik ohikoena.[5]

Erabilera terapeutikoa

aldatu

Fentaniloa oso analgesiko indartsua da, min handiko kasuak tratatzeko erabiltzen dena, beste analgesikoei erantzuten ez dietenean. Era horretan, minbiziari lotutako min bortitza tratatzeko egokiesten da; txupatzeko pilula, mihipeko pilula[8] edo sudur-lainoztatze moduan eman daiteke.[9]

Horretaz gain, minbiziaren eta beste gaixotasun kroniko batzuen mina tratatzeko ere erabiltzen da.[9] Praktika klinikoko gida batzuetan lehen aukerako sendagaia da min onkologikoan edo onkologikoa ez den min kronikoan; beste batzuetan irensteko arazorik izanez gero soilik gomendatzen da. Txaplata transdermiko moduan aplikatzen da. Txaplatak ahalbidetzen du farmakoa zenbait egunez era iraunkorrean askatzea.[6]

Anestesia orokorra edo lokala eragiteko eta mantentzeko ere erabilia da.[9] Maiz bentzodiazepina batekin (midazolam) konbinatuta ematen da sedazioa lortzeko.

Albo-ondorioak

aldatu

Fentaniloaren bigarren mailako efekturik ohikoenak goragalea, oka egitea, idorreria, aho lehorra, logura, nahasmendua eta astenia dira. Gutxiagotan, tripako mina, buruko mina, nekea, anorexia eta pisua galtzea, zorabioak, urduritasuna, antsietatea, depresioa, dispepsia, arnasestuak, hipobentilazioa, apnoea eta gernu-erretentzioa eragin ditzake.[8][9][10] Fentaniloaren erabilera afasiarekin ere lotu izan da.[11] Analgesiko indartsuagoa izan arren, goragale gutxiago eragiteko joera du, eta baita histamina bidezko azkura gutxiago ere, morfinak baino.[12]

Gaindosia

aldatu

Gaindosi kasuetan, gaixoaren arnasa asko moteltzen da eta guztiz gelditzera iritsi daiteke. Horrek garunera iristen den oxigeno kantitatea murrizten du eta hipoxia gerta daiteke. Hipoxiaren ondorioz koma, garuneko kalte itzulezinak eta heriotza gerta daitezke, kasurik larrienetan.[10] Naloxona da gaindosiaren aurkako antidoto nagusia.[2]

Legez kanpoko kontsumoa

aldatu

Fentaniloak, eta haren analogoek, zerikusi zuzena dute 2010eko hamarkadaren amaieratik aurrera Ipar Amerikan pairatutako opioideen epidemiarekin. Epidemia horrek gaindosi heriotza anitz eragin ditu: 57.834 2020an, 71.238 2021ean.[13] Bata bestearen atzetik gertaturiko zenbait faktore daude hondamendi horren oinarrian:[14]

  • 1990eko hamarkadan, opioideak (oxikodona batez ere) oso modu zabalean agintzen hasi ziren minaren aurka, baita min traumatikorako edo iraupen laburreko hanturazko minerako ere (belauneko edo bizkarreko minerako, adibidez). Horrek adikzioa eragin zuen paziente askorengan, politika murriztaileagoak ezarri ziren arte.[15]
  • 2000ko hamarkadaren erdialdetik aitzina, kostu txikiko eta purutasun handiko heroina merkaturatu zen AEBetan, Mexikoko eta Kolonbiako legez kanpoko opio-laborantzan jatorria zuena. Hurrengo urteetan heroinaren kontsumoa asko emendatu zen herrialdean.[16]
  • 2010eko hamarkadaren hasieran, oxikodonaren salmenta-erregulazioa aldatu zen. Horren ondorioz, mendekotasuna zeukaten milioika pertsona pilulak erosteko aukera gabe geratu ziren, eta horietako asko heroina edo fentaniloa kontsumitzen hasi.[15][14]
  • 2010eko hamarkadan, fentaniloa sintetizatzeko laborategi klandestinoak sortu ziren Mexikon. Oso kantitate handiak ekoizten hasi ziren, Txinatik inportatutako aitzindari kimikoetatik abiatuta, Mexikoko lo-belar landak ia desagerrarazi arte. Horrek guztiak fentanilo-fluxu merke bat sortu zuen, bi erabiltzaile mota konbinatzen dituen merkatu batera bideratua: adikzioa garatu zuten agindutako opioideen erabiltzaileak, eta iraupen luzeko heroina kontsumitzaileak.
  • Maiz metanfetaminarekin batera erabiltzea da gaindosiagatiko hilkortasun handiaren arrazoietako bat.[14] Zaldientzako xilazina lasaigarriarekin nahasia ere hartzen da askotan, eta horrek hilgarritasuna biderkatzen du.[3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Fentanilo. Euskalterm, ivap.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-21).
  2. a b c d Etxenausia, Unai. Epidemiarik hilgarriena. Berria, 2023ko maiatzak 31, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-21).
  3. a b Zubimendi, Mikel. Fentaniloa, zonbien horrorea AEB-etan. Naiz, 2023ko urriak 20, naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2024-7-21).
  4. Wertheimer, Tiffany. Nitazenos, los "superopioides" más potentes que la heroína y el fentanilo que se extienden por Europa y América. BBC News, 2024ko uztailak 12, bbc.com (Noiz kontsultatua: 2024-7-21).
  5. a b Mandal, Ananya. Fentanyl History. news-medical.net (Noiz kontsultatua: 2024-8-28).
  6. a b Opioideak minaren tratamenduan. Infac, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-6).
  7. Fentanyl And Analogues. livertox.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-8-29).
  8. a b Mihipeko fentaniloa. Osakidetza, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-4).
  9. a b c d Iturria Sarasibar, Pello. Fentaniloa, Noiz eta nola administratu behar dugu?. elinberri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-3).
  10. a b Lopez-Gazpio, Josu. Fentaniloa: modan dagoen droga. Ataria, 2023ko ekainak 2, CC BY-SA 3.0, ataria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-4).
  11. Uhegwu, Nnamdi, Bashir, Asif, Dababneh, Haitham, Hussain, Mohammed, Misthal, Sara, Duffy Mocco, J. Stroke Mimic Secondary to IV Fentanyl Administration. J Vasc Interv Neurol. 2015 Feb; 8(1): 17–19, ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-8-4).
  12. Mayes, Stacey, Ferrone, Marcus. Fentanyl HCl Patient-Controlled Iontophoretic Transdermal System for the Management of Acute Postoperative Pain. medscape.com (Noiz kontsultatua: 2024-8-4).
  13. U.S. Overdose Deaths In 2021 Increased Half as Much as in 2020 – But Are Still Up 15%. National Center for Health Statistics, cdc.gov (Noiz kontsultatua: 2024-8-16).
  14. a b c Fentaniloa eta legez kanpoko drogen merkatua Espainian. Testuingurua, mehatxuak eta erantzunak. Espainiako Osasun Ministerioa, euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-4).
  15. a b Luke Astigarraga, Xabi. Fentaniloa, osasunaren merkantilizazioa. Erria, 2023ko ekainak 5, CC BY-SA 4.0, erria.eus (Noiz kontsultatua: 2024-8-15).
  16. Mars, Sarah G., Bourgois, Philippe, Karandinos, George, Montero, Fernando, Ciccarone, Daniel. “Every ‘Never’ I Ever Said Came True”: Transitions from opioid pills to heroin injecting. Int J Drug Policy. 2014 Mar; 25(2): 257–266., ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2024-8-16).

Kanpo estekak

aldatu