Opioideen epidemia Ameriketako Estatu Batuetan

Opioideen krisia edo opioideen epidemia esaten zaio [1] Ameriketako Estatu Batuetan 21. mendean gertatzen ari denari opioide analgesikoen abusuarekin: hauen kontsumoarekin erlazionatutako droga-mendekotasuna eta hildakoen kopuruaren gorakada nabarmena ulertzeko krisi eta epidemia hitzak orokortu dira, egoeraren larriangatik.

Opioideen epidemia Ameriketako Estatu Batuetan
MotaOsasun krisialdi
Honen parte daOpioideen epidemia
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Opioide motaren araberako gaindosiak AEBetan.

CDC erakundearen arabera, ia 841.000 pertsona hil ziren Estatu Batuetan drogen gaindosiengatik 1999 eta 2021eko martxoa bitartean. 2021eko uztaila eta 2022ko ekaina bitartean, beste 107.000 pertsona inguru hil ziren droga gaindosiengatik. Gehienen kasuan, errezeta bidez jasotako analgesikoak izan dira menpekotasuna eragin zutenak; hau da, merkatuko botika legalak, eta tartean osagileen errezetak egon direlarik. 2020ko hamarkada hastearekin, ekoizteko merkea eta oso indartsua den fentanilo opioide sintetikoak gero eta paper handiagoa izan du krisian, eta beste substantzia garestiago batzuk ordezkatu ditu, hala nola heroina . [2]

Historia aldatu

Fenomenoa Oxycontin errezetazko analgesiko aringarriarekin hasi zela kontsideratzen da, Sackler familiak eta beraien Purdue Pharma enpresak 1996an abiarazitako merkaturatze erasokorrak, bere kontsumoa eztandarazi zuen, betiere azpimarratzen zelarik minaren aringarri ona zela, eta aldi berean mendekotasunerako oso potentzial baxua zuekla. [3] Botika honen osagai nagusia, oxikodona, 1929az ezagutzen da, baina urteetan oso egoera kontrolatuetan erabili da bakarrik. Purduek eta beste droga-konpainia batzuek, berriz, lobbyak eta marketin oldarkorra erabili zituzten opioideak Estatu Batuetan eguneroko minerako errezeta zitezen, non eta lehenago erabiltzen ziren soilik gaixo larrientzat eta hilzorian zuendentzat batez ere.

Horrela tratatutakoen proportzio esanguratsu batek mendekotasuna garatu zuen eta, ondoren, askotan legez kanpoko opioideetara aldatu ziren. AEBetan drogekin lotutako heriotzen kopuruaren gorakada hain izan da nabarmena non batez besteko bizi-itxaropena jaitsi den 2015etik aurrera, Lehen Mundu Gerratik lehen aldiz detektatu den datu demografikoa. [4]

Opioideek eragin handia dute garunaren kimikan eta azkar ekar dezakete mendekotasuna. Gaindosiek heriotza ugari eragiten dituzte, opioideek arnas zentroa eragin eta geldiarazi dezaketelako. Krisi edo epidemiari lotutako botika opioide nagusiak hauek dira: oxikodona (Oxycontin edo Percocet izen komertzialak), tramadola, hidrokodona (Vicodin izen komertziala). [5] Hauen errezeten gorakada gelditu zen 2012 inguruan, baina nolabait kaltea egina zegoen, eta jendeak merkatu beltzean eskuragarri dauden alternatibetara joan zen, heroina (diazetilmorfina) eta fentanilo kostu baxuko legez kanpoko opioideetara aldatu zen. 2020an izandako drogekin erlazionatutako heriotzen gorakada nabarmenarekin, medikuek agindutako opioideengatik pertsona gehiago hil ziren 2012an errezeten gailurrean baino, Elikagaien eta Droga Administrazioaren (FDA) arabera [6]

2006tik 2012ra, 76.000 milioi opioide dosi baino gehiago helarazi zituzten AEBetako merkatura farmazia-enpresek. Horiek 360 milioi transakziotan negoziatu ziren epe berean. Ekoizle aktiboenak SpecGx ( Mallinckrodt Pharmaceuticals- en filiala, % 38ko merkatu-kuota) izan ziren, eta ondoren Actavis Pharma, Par Pharmaceutical ( Endo International- en filiala) eta Purdue Pharma (%3,2ko merkatu-kuota). Salmenten zuzenen aldetik, sei enpresek AEBetako txikizkako negozioaren hiru laurden partekatu zituzten aldi berean: McKesson, Walgreens, Cardinal Health, AmerisourceBergen, CVS Health eta Walmart . [7] Estatu Batuetako opioideen krisiak halako proportzioak izan zituen non Donald Trump presidenteak 2017ko urrian larrialdi medikoa deklaratu zen.

Erreferentziak aldatu

  1. Marc Pitzke: Pharma-Dynastie Sackler – Der Drogen-Clan, Der Spiegel, 18. Februar 2019, abgerufen am 24. November 2021.
  2. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :6 izeneko erreferentziarako
  3. Das Mittel hinter Amerikas Schmerz, NZZ vom 10. März 2018
  4. Lebenserwartung sinkt weiter, Pharmazeutische Zeitung, vom 30. November 2018
  5. WHO Informationsblatt
  6. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :2 izeneko erreferentziarako
  7. Aipuaren errorea: Konpondu beharreko erreferentzia kodea dago orri honetan: ez da testurik eman :0 izeneko erreferentziarako

Kanpo estekak aldatu