Armand David

misiolari eta esploratzaile euskal herritarra (1826–1900)

Jean-Pierre-Armand David Haltzueta[1] (Ezpeleta, Lapurdi, 1826ko irailaren 7a - Paris, Frantzia, 1900eko azaroaren 10a) Euskal Herriko misiolari lazarista, zoologo eta botanikoa izan zen. Animalia, harri eta fosilak bildu zituen Txinan Parisko Natur Historiako Museoarentzat. Berari bidalitako materialetan oinarriturik espezie berriak deskribatuta, Europako zenbait biologok 70 landare mota ingururen izen zientifikoak berari eskaini zizkioten, eta Davidia generoa berariaz sortua izan da Davidia involucrata zuhaitza izendatzeko.

Armand David

Bizitza
JaiotzaEzpeleta1826ko irailaren 7a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaParis1900eko azaroaren 10a (74 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
euskara
Jarduerak
Jarduerakbotanikaria, misiolaria, esploratzailea, zoologoa, apaiz katolikoa eta ornitologoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Erlijio-ordenaMisioaren Kongregazioa
Armand Daviden omenezko plaka Ezpeletan.
Davidia involucrata, Armand Davidek deskribatua eta bere ohorez izendatua.

Hala ere Armand David, nahiz eta euskal zientzilari eta exploratzaile handienetakoa izan, ez da sobera ezaguna euskaldunen artean. Manex Hiriart-Urrutik aspalditik idatzi zuen berari buruz Eskualduna astekarian 1900. urtean:

"Eskual-herritik behinere jalgi diren jakintsun handienetarik bat izan, eta panda handia aurkitu zuen, urruneko Txina hartan, beste hainbat eta hainbat landare eta animalia berrirekin batera. Frantziako lehenengo eboluzionistetariko bat izateaz gainera, bere ekarpenak oso munta handikoak izan ziren biogeografiaren garapenerako."

Haurtzaro eta gaztaroa Euskal Herrian

aldatu

Armand David Lapurdiko Ezpeletan jaio zen, 1826ko irailaren 7an, Bergara etxean. Aita, Fructueux-Dominique-Génie David, notable edo jauntxo bat izan zen. Bertako sendagilea izan zen, eta baita auzapeza ere sasoi batean. Politikoki Armand Daviden aitak jarrera legitimista oso sutsuak defenditu zituen bere bizitzan zehar, eta bere ideologia seme-alabei igortzen saiatu zen. Baina aldi berean Historia Naturala gustokoa zuen gizona zen eta Armandi sortu zion naturzaletasuna eta abere, hegazti, lore eta abarrak aztertzeko zaletasuna. Ama, Rosalie Haltzueta, baionarra zen, eta familia onekoa, antza.

Armandek bi urte eman zituen Baionako Apaiztegi Handian apaizten.

Formakuntza urteak Parisen eta Italian. 1848-1862

aldatu

Baionako apaiztegiaren urteak eta gero, Armand Parisera joan zen 1848an, bere nobiziadoa Lazaristekin egiteko. Orden erlijioso hau Vincent de Paulek sortu zuen 1625an et bere kideak, Lazarista izenekoak, bertako nekazaritza eremuko txiroak zein urrutiko atzerriko jendeak ebanjelizatzera bidaltzen zituen. Ordenaren diziplina zorrotza eta obedientzia erabateko zen.

Armand 1850ean apaiztu zen, berak 24 urte zituela. Orduan urrutiko herrialdetan misiolaria aritzea dauka amets, baina azkenean Ordenak Italiara bidali zuen, Sanoveko ikastetxe lazaristara, Genovatik gertu. Bertan Natura zientziak irakatsi zituen.

Sanoven beretzat oso atseginak izan ziren 10 urte eman zituen ezpeletarrak, Natur Zientzietan bere ezaguerak handituz. Bere ikasleekin batera bilduma zientifikoak osatzen zituen eta taxidermiaren teknikak ikasi ere. Bertan emandako hamar urtetan Armandek ia ahaztu zituen Txinan misiolaria ibiltzeko ametsak baina 1861ean Henri Milne-Edwards zoologoak, orduan Parisko Natur Historiaren Museoren kudeatzailea zena, Misiolariei laguntza eskatu zien Txinako landare eta animalien espezien inbentarioa egiteko. Garai hartan Txinako landaretza eta fauna oso ezezaguna zen mendebaldean. Gauzak horrela 1862an ezpeletarra Pekinen bere ordenak zeukan misiora igorria izan zen.

Pekingo inguruetan aurreneko bidaia eta esplorazioak. 1862-1866

aldatu

Taiping matxinadan zehar (1850-1864)zein Nianen eta dunganenean dozenaka mila hildakoak egon ziren. Aldi berean Txinako Inperioak elkarren harturiko Frantzia eta Bretainia Handiko armada kolonialen erasoak jasan zituen.

1866ko martxotik urrira Mongolia exploratzen eman zituen. Pekinetik abiatu zen bere ekipamendu guztiarekin europarrek asko ezagutzen ez zuten ingurunera. Samdadchiemba gida bezela izan zuen. Hura, lama mongol zaharra zen, baina gazteagoa zela Tibetetik gida bezela egin zuen Aita Huc-arentzat. Chevrier ere berarekin abiatu zen.

Egunero hartzen zituen landare, animali, zoru, jende, erlijio eta kulturei buruz anotazio ugari. Saratchin, Hohhot eta Baotou (呼和浩特市、包头市之间) hirien artean dagoen herrian, ezarri zuten kanpamendua.

Txina zentraleko eta Tibet ekialdeko explorazioa (1868ko maiatzaren 26tik- 1870ko ekainaren 24ra)

aldatu

Fauna gehiago aurkitu zuen bidai honetan aurrekoarekin konparatuta. Txina rdialdetik hasi zen. Bertan, animali asko ikusi eta deskribatu zituen bere koadernotan. 1868ko urriaren 13an ibaia nabigatzeko ondo zegoen eta itsasontzis handik abiatu egin zen.

Urte horretako abenduren 17an Chengdutik 250km mendebalderago joan zen. Han tibetar eta birmaniar etniekin topatu zen eta hizkuntza bereziak zituztela ohartu zen. 2000 metro gorako lurretan zegoen herrialde bat bezalako lurralde batean ezarri zuen bere kanpamendua. Lur horrek Mantse printze baten kontrolpean zegoen; bertan bederatzi hilabete eman zituen. Ehiztarien laguntza eskatu zuen lur eremu hurrunenak ezagutzeko eta ondo ordaintzen zuenez, ehiztari ugari etorri zitzaizkion. espezie asko deskribatu eta hartu zituen. Horien artean, zazpi rododentro espezie aurkitu zituen. Baina bere sona panda erraldoiak europan ezagutzera eman zituelako eskuratu zuen. 1869ko martxoaren 11an Hongshanding 红山顶 exploraten zebilila Li delako gizonak tea hartzera gonbidatu zion. Berak hartz zuriak zeudela esan zion eta Armand liluratuta utzi zuen. Martxoaren 23an ikusi zuen lehen hartza. Dena zuria zen, hankak, begi alboak eta belarriak izan ezik, beltzak zirela. Gaztea zen, baina hilabete bat geroago hartz nagusi bat ikusi zuen eta urteekin kolorea aldatzen ez zutela ikasi zuen. Banbua jaten zuela idatzi zuen eta mendi garaietan ezkutatzen zela. Panden deskribapen zientifiko zehatzak Milne Edwards egin zuen Parisen 1870ean Armanden deskribapenekin. Tibet ekialdeko lurraldetik 676 landare espezie, 145 ugaztun eta 441 hegazti museora bidali zituen. Qhinhai lurraldean, Txinako salamandra erraldoia (Andrias davidianus, lehen Sieboldia davidii) aurkitu zuen. 1,80 metrokoa izan daitekeela esan zuen eta 50 urtez bizi. Shanghaira joan zen gero. Tianjingo portuan, 1870eko ekainaren 24an, hartu zuen Frantziarako bidea.

Qinling eta Jiangxi mendien explorazioa (1872ko urriaren 2tik - 1874ko apirilaren 5era)

aldatu

Pekinetik atera zen bidai honetan bi laguntzaile gazterekin eta 150 kg material zeramatzatela: guztia mugitzeko, bi karreta erabili zituzten. Bide aldaketa egin zuen bidaiaren lehen partean eta hegoaldera joan ostean, mendebaldera joan zen, Singanfou (gaur egunGo Xi'an), hirira. Momentu hartan musulman gatazkak zeuden Gansu probintzian eta hara joatea ezinezkoa zela ulertu zuen. Hilketa handiak gertatu omen zirela esaten zuten handik zetoztenEk eta Gansun ez sartzeko erabakia hartu zuen.

Xi'An-en zela, handik hegoaldera dauden Qinling (秦岭) mendiak exploratzea erabaki zuen. Mendi hauek hegoaldeko klima subtropikala eta iparraldeko klima epelak banantzen dute. Horregatik, fauna eta landareetan oso aberatzak dira. Gainera mendiok txinako bi bailara garrantzitsuenak banantzen dituzte; Yangtse ibaia (Yangzi Jiang, 扬子江) dagoen arana eta ibai horia (Huang He, 黃河) dagoen arana.

1872ko azaroan, mendi artean dagoen (Yinjiapo殷家坡) herrian zegoela, pantera batek bizilagun baten txakurra jan egin zuen.

1873ko urtarrilean, mendi hauen mendebaldetik egon zen eta Taibaishan 太白山 (« mendi zuria ») mendia ikusi zuen. Mendi hau, mendikate guztiko mendirik altuena da, 3 767 metroko altuerarekin. Handik, Han ibaiko bailarara joan zen. Han ibaia Yangtse ibaira botatzen ditu bere urak eta bera Han ibaitik bera joan zen Hankou hiriraino. Ibaiako ur laster batzutan uretara erori zen eta baita bere kaxa batzuk ere.

Gero, 1873ko maiatzaren 22an hego-ekialderako bideari ekin zion. Nanchang (南昌) hiritik pasa zen eta Jiangxi probintzia gurutzatu zuen, Fǔzhōu (抚州)raino. Hiriko hego-ekialdean zegoen Tsitouko eskolan geratu zen denbora batez. Gaixotu egin zen bertan eta uda osoa ohean pasa behar izan zuen. Irailaren bukaeran, hobeto sentitu zenean, Fujian mendietarantz abiatu egin zen. Tsitoura itzultzeko bidaia 1873ko abenduan hasi zuen.

1874an Frantzian sartu zen.

Lan ospetsuenak

aldatu
  • 1872. Voyage de l'abbé David en Chine, lettre au secrétaire général, Bull. de la Société géographique
  • 1874. Voyage dans la Chine occidentale, Bull. de la Société géographique
  • 1875. Journal de mon troisième voyage d'exploration dans l'Empire chinois. Hachette, París, dos vols.
  • 1875. Voyage en Mongolie, Bull. de la Société géographique
  • 1876. Second voyage d'exploration dans l'Ouest de la Chine, Bull. de la Société géographique
  • 1877. Les Oiseaux de la Chine. Con Émile Oustalet (1844-1905). G. Masson, París, dos vols.
  • 1888. Notice sur quelques services rendus aux sciences naturelles par les missionnaires de l'Extrême-Orient, Missions catholiques
  • 1889. La Faune chinoise. Mémoire présenté au Congrès scientifique international des catholiques tenu à Paris en 1888, Ann. de philosophie chrétienne

Bibliografia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Halsouet grafia frantximantean.

Kanpo estekak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Armand David