Kaixo nire izena Iñigo Esnaola Arbiza da, 1992. urtean Donostian goi mailako sukaldaritza ikasketak amaitu ondoren 12 urtez jatetxe desberdinetan lanean ibili nintzen, azken urteak gure familikoa den Hernialdeko ELKETA jatetxean. Azken 20 urteak berriz Pasaiako Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuan sukaldari irakasle nabil. Gaztetatik nire helburutako bat sukaldaritzaz eta gastronomiaz euskaraz idaztea izan da. Pandemia garaia aprobetxatu nuen sukaldaritzazko wikiliburua eta Elketa sukaldaritza liburua idazteko. Iñaki Alegria izan du Wiki kontu honetara bultzatu nauena, baina egia esan behar bada ni gai informatikoetan desastre bat naiz eta pantailaren aurrean pazientzia erraz galtzen dut. Hala ere, sukaldaritza eskolan mekanografia asignatura genuenez, ondo moldatzen naiz teklatuarekin. Edozein kasutan tarteka bertako arauak ez baditut behar den moduan betetzen edo akatsak egiten baditut, ez gehiegi haserretu nirekin. Besterik gabe ongi izan.