Wikipedia:Administratzaileak

Administratzaileak Wikipedian ekintza bereziak egiteko ahalmen teknikoa eman zaien lankide taldea dira. Kontuan izan ezazu Wikipedian ez dagoela lankideen arteko hierarkiarik, eta horrenbestez administratzaileak ez direla beste wikilariak baino goragokoak; aitzitik, administratzaileak Wikipediaren garbitzaileak dira, Wikipedia txukun izateko ardura hartu duten boluntario xumeak, administratzaileen logotipoak berak (ikus eskuinean) garbi adierazten duenez. Gainerako wikilariak bezala, administratzaileak boluntarioak dira, ez dute soldatarik jasotzen lan horren ordainetan. Gaur egun, 11 administratzaile ditu Euskarazko Wikipediak.
Ingelesez sysops, system operators edo administrators deitu ohi zaie.
Eginkizunak aldatu
Administratzaileek besteak beste ondorengo ekintza hauek egin ditzakete (edo, hobeto esanda, ekintza hauek egiteko ardura hartzen dute, Euskarazko Wikipediaren onerako):
- Erregistraturiko wikilarien eta anonimoen IP helbideak blokeatu edo desblokeatu.
- Orriak babestu eta babestutako orrietan aldaketak egin.
- Orriak eta irudiak ezabatu, Euskal Wikipedian argitaratzeko desegokiak badira (hala ere, orriak 5.000 berrikuspen baino gehiago baditu, administratzaileek ezingo dute ezabatu).
- Sortu ezin diren artikulu izenak baliogabetu.
- Ezabatutako orriak ikusi (orriaren historian) eta berreskuratu.
- Orrien historian aldaketak ezkutatu eta atzera agerrarazi.
- Wikilari baten azken aldaketak atzera bota.
- Sistemako mezuak aldatu.
Hautaketa aldatu
Euskarazko Wikipediako administratzaileen hautaketa bozketa bidez egiten da. Kargua hartu nahi duen orok, gutxieneko baldintza batzuk bete behar ditu edizio-kopuruari eta Wikipedian egiten duen lanari dagokienez. Baldintzak betetzen baditu, bere burua aurkeztu dezake administratzaile izateko, Txokoan. Hor eztabaidatu eta gero, bozketa orri bat ireki behar da. Bozketan baiezkoa ateratzen bada, burokrata batek administratzaile bihurtuko du onartutako hautagai hori.
Euskarazko Wikipediako administratzaileak aldatu
Lanean dihardutenak aldatu
Entziklopedia honetan administratzaile zereginetan diharduten wikilariak hauek dira, azken urtebetean egindako administrazio-ekintza kopuruaren ordenan:[oh 1]
- Lainobeltz (eztabaida · ekarpenak)
- Theklan (eztabaida · ekarpenak)
- Xabier Armendaritz (eztabaida · ekarpenak)
- Xabier Cañas (eztabaida · ekarpenak)
- Josugoni (eztabaida · ekarpenak)
- Koldo Biguri (eztabaida · ekarpenak)
(Baliteke zerrenda eguneratuta ez egotea.)
Geldi daudenak aldatu
Entziklopedia honen administratzaile diren baina azken urtebetean hilero gutxienez edizio bat egitera iritsi ez direnak, berriz, hauek dira, alfabetoaren ordenan:
- An13sa (eztabaida · ekarpenak)
- Janfri (eztabaida · ekarpenak)
- Unai Fdz. de Betoño (eztabaida · ekarpenak)
(Baliteke zerrenda eguneratuta ez egotea.)
Administratzaile ahalmenak dituzten bot kontuak aldatu
Txokoan hala adostuta, administratzaile ahalmenak eman zaizkie bi bot kontu hauei, ahalmen horiek eskatzen dituzten lan errepikakorrak egin ditzaten:
- An13saBot (lehendik administratzaile izendatuta dagoen An13sa wikilariak darabilena)
- TheklanBot (lehendik administratzaile izendatuta dagoen Theklan wikilariak darabilena)
Administratzaile ohiak aldatu
Euskarazko Wikipediak administratzaileen jarduera berrikusteko politika propiorik ez duenez, Wikimedia komunitateko politika orokorra hartzen da kontuan, lankide bati administratzaile eskubideak kentzeko garaian: Administratzaileen Jarduera Aztertzeko Politika.
Euskarazko Wikipedian administratzaile izan ziren lankideak: