Karibeko Herbehereak

Karibeko Herbehereak edo BES uharteak (nederlanderaz Caribisch Nederland, papiamentoz Hulanda Karibe) udalerri berezi estatusa duten Herbehereetako Karibeko hiru uharteak dira. Estatus hori lortu zuten 2010eko urriaren 10ean Holandarren Antillak deuseztatu ondoren.

Herbehereen barruan daude, baina ez dira inongo probintziaren zati. Probintzia mailako zerbitzuak hiru udalerri berezi horien artean banatzen dituzte eta Karibeko Herbehereetako Bulego Nazionalak kudeatzen ditu. Bulego hortako zuzendaria da hiru udalerrietako gobernadorea.

Udalerri bereziakAldatu

Bandera Herri Kidegoa Udalerriburua Azalera
(km²)
Biztanleria
2010-1-1
Dentsitatea
(bizt/km²)
  Bonaire Kralendijk 288 13,389 46
  San Eustakio Oranjestad 21 2,886 137
  Saba The Bottom 13 1,737 134

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu