Aieteko parkea
Aieteko parkea edo Puio parkea Gipuzkoako Donostia hiriburuko Aiete auzoan dagoen parke bat da. Parkeak 80.777 metro karratu ditu, bertan Aieteko jauregia kokatzen delarik.
Aieteko parkea | |
---|---|
Musika Parkean jaialdiko emanaldia Aieteko parkean, atzealdean Aieteko jauregia dagoelarik. | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′17″N 1°59′26″W / 43.30477°N 1.99054°W |
Parkea
aldatuPierre Ducasse lorezain frantsesak diseinatu zuen. Urmael bat, haitzuloak eta ur jauziak ditu, baita zelai berdeak eta lorategiak ere. Horietan, ehun zuhaitz eta landare espezie baino gehiago daude.
Era berean, haurrek jolasteko gune bat du. Aieteko jauregia Bailengo dukeek eraiki zuten, 1878an, garai batean Done Jakue Bideko erromesen igarobide izan zen lekuan.
Finkak jauregia eta zenbait eraikin zituen (gurdientzako tokia, zalditegia, zerbitzarien etxebizitzak).
Gaur egun, eraikin horiek hainbat gizarte ekintzatarako erabiltzen dira. Jauregian pertsona ospetsu askok hartu izan dute ostatu; esaterako, Viktoria Erresuma Batukoa erreginak. Francok ere uda sasoiak Aieteko jauregian igaro zituen urte askoan.
Jauregia denbora luzean egon da jendearentzat itxita, baina orain Aieteko Kultur Etxea bihurtuko da.
Ikur gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu