Konstituzio plaza (Donostia)
Konstituzio plaza | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
Herrialdea Lurraldea |
![]() ![]() | ||||
Koordenatuak: | 43° 19′ 25″ N, 01° 59′ 05″ W / 43.32361°N,1.98472°WKoordenatuak: 43° 19′ 25″ N, 01° 59′ 05″ W / 43.32361°N,1.98472°W |
Konstituzio Plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da, Parte Zaharraren erdialdean. Modu herrikoian konsti deitu ohi zaio.[1] Ezaugarri nagusitzat arkupeak dituen plaza honetan ospatu ohi dira hiriko jai handiak. Bertan dago, halaber, Donostiako Udaletxe zaharra, gerora Udal Liburutegi izandakoa. Gaur egun Donostia Kulturaren bulegoekin batera Liburutegiaren funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude bertan.
IzenaAldatu
Historian plaza honek izen desberdinak izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere. Plaza Berria da izen zaharrena, San Jeronimo kalearen irteeran baitzegoen betiko Plaza Zaharra eta, Berwickeko dukearen erasoan izandako kalteen ondoren (1719), plaza berri bat eraiki zen lehenago etxeak zeuden orubean: egungo Konstituzio Plaza.
Egungo izena 1820an jarri zioten, ez udalaren aginduz, baizik eta orduko Donostiako elite liberalek, La Sociedad Patriótica de San Sebastián elkartean bilduta (Tertulia Constitucional La Balandra ere deitua), hala ezarrita. Josu Tellabidek oso espainiarzaletzat dauka elkarte hori.[2]
KokalekuaAldatu
1817an eraiki zen. Narrika, San Jeronimo, Fermin Kalbeton eta Joan Bilbao kaleek inguratzen dute.
HistoriaAldatu
Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan 1719ko setioko eraikin kaltetuen tokian.
Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko asalto eta sutearen ondorioz. Egungo Konstituzio plaza 1817an Pedro Ugartemendia eta Alejo de Mirandak eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen.
Donostiako Konstituzio plaza eta Udaletxe Zaharraren eraikina arkupetatik ikusita.
Gizon-dantza XX. mendearen hasieran.
2012ko Santo Tomas feria Konstituzio plazan.
EgituraAldatu
Arkupedun eraikinez inguratutako leku atsegin honetan garai batean Donostiako udaletxea egon zen eraikineko erlojua nabarmentzen da. Gaur egun bertatik paseatu edota tabernetako kanpoko mahaietan eseri ohi direnak sarritan plaza honetako xehetasun batekin harritzen dira: plazara jotzen duen balkoi bakoitza zenbaki batez adierazita dago. Xehetasun hau garai batean plaza hau zezen plaza zeneko oroigarria da, zezenleku honek 147 balkoi edo palko zituen. Plaza honek estilo neoklasikoa du.
OndareaAldatu
Bertan, Udaletxe Zaharraren (1832) eraikin dago, gaur egun Udal Liburutegi Nagusiaren egoitzetako bat dena.
OspakizunakAldatu
Normalki leku lasaia izan ohi da, baina jai egun garrantzitsuetan jendez lepo egoten da, adibidez Santo Tomas Eguna eta bereziki Donostiako jai nagusia den San Sebastian Egunean, urtarrilaren 20ko egun honetan plaza jendez bete eta San Sebastian martxa jotzen baita.
1931atik aurrera hiriko agintariek plaza honetan Gizon-dantza dantzatu ohi zuten (aurretik ziurrenik beste lekuren batean dantzatzen zen), gerora ohitura galdu egin zelarik. 2011n Juan Karlos Izagirre alkateak berriro dantzatu zuen.[3]
KaleakAldatu
Plazaren inguruan honako kaleak daude:
ErreferentziakAldatu
- ↑ https://web.archive.org/web/20111229163413/http://www.gipuzkoaturismo.net/WAS/CORP/DITPortalTurismoPublicoWEB/Detalle.do?destino=irADetalle&codigoFN=D.4.1.14&seccion=PAGINA_DETALLE&buscaFN=false Donostiako Konstituzioaren plaza. Gipuzkoako Turismo Bulegoaren webgunea
- ↑ Berria.eus. «Donostiako kale izendegia gora eta izendegia behera» Berria Noiz kontsultatua: 2018-08-30.
- ↑ Lide, Aguirre. La Gizon Dantza unió a la corporación. Diario Vasco Noiz kontsultatua: 2011-6-26.
Ikus gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Donostia |