Hiri-parke

Hiri barruko parke edo lorategi
Parque Urbano do Jamor by Juntas 34.jpg

Hiri-parkea (lorategi publikoa, udal-parkea edo parke publikoa ere deitua) hirigunean dagoen parkea da, jolas-eremua eta berdegunea eskaitzen dituena. Oro har, diseinua, operazioa eta mantentze-lanak, tokian tokiko udalaren esku egoten dira. Aldizka, parke-mota hauetan jolas-guneak, bidezidorrak, berdegune zabalak, komun publikoak eta abar sartzen dituzte, aurrekontuaren eta eskura dauden ezaugarri naturalen arabera.[1]

Parke bat espazio irekiko eremu bat da. Belarra motz mantendu ohi da intsektuen izurriteak kentzeko eta picnicak eta kirol jarduerak egiteko. Zuhaitzak beren edertasunagatik eta itzala emateko izaten dira, eta gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio hiriko beroaren uharte efektua murrizteari.[2]

JatorriaAldatu

XVII. mendera arte, lorategiak, utilitarioak edo aisialdikoak, gizarte-klase altuenentzat esklusiboak ziren. Pribilegiozko batzuek, abadiek eta aristokratek baino ez zituzten. Lorategi pribatu horiek gutxinaka publiko murritz bati irekitzen joan ziren. Hala ere, ezin zenez bertara sartu, biztanleak harresietatik hurbil igarotzen ziren.


1789. urtetik aurrera, Frantziako Iraultzaz geroztik, aristokrazia eta kleroen jauregi eta hiri-etxen ateak herriari zabaldu ziren. Bertako lorategien natura ordetatua edo oparotasun piktorikoak herria harritu zuen. Erabat edo partzialki kontserbatutako ondasun nazionalak zituzten, eta lorategi pribatu handi horiek jendearen eskura zeuden.


Hiri-parkeen ideia, herritarren gozamenerako espazio ireki gisa ulertuta, XIX. mendean sortu zen —gutxienez Europan eta Estatu Batuetan—, eta mugimendu higienista deritzonetik dator. Industria Iraultzaren garaian, hiri handietako biztanle-kopuruak gora egin zuen. Herritarren ehuneko handi baten eguneroko bizimodua bizi-kalitate apalekoa zen, baldintza osasungaitzekoa, eta zuhaitzez edo landarez betetako eremuetara iristeko aukera oso mugatua zen. Hala, pentsamendu-korronte hori izan zen gaur egun edozein hiritako eraikuntza berria markatzen duten bi kontzeptuak lotu zituen lehena: berdeguneak eta ongizate fisiko eta psikologikoa.[3]


JasangarritasunaAldatu

Hiri-parkeak elementu garrantzitsuak dira hirietan izan ditzaketen ingurumen, gizarte eta ekonomia onurengatik. Garrantzitsua da, espazio horiek gizarte-talde askok ematen dioten aisiarako erabilera kontuan hartu behar dela onartzea; izan ere, parkeen helburua zerbitzu bat eskaintzea da, erabiltzaile izan daitezkeenen beharren eta gustuen araberakoa izango dena.[4]

Hiri-parkeen ingurumen-funtzioak oinarrizko gai gisa planteatzen dira gaur egun, hiri-kudeaketaren helburu gisa. Hala ere, espazio horien ingurumen azterketa eta erabilera hainbat sektore instituzionalek egiten dute, hiri-jasangarritasunari egiten dioten ekarpena kontuan hartu gabe.[5]


Hiri-parke handienakAldatu

Munduko 5 hiri-parke handien zerrenda eta hiriko udal edo metropoli mugen barrenean dauden parkeak.[6]

Hiria Eskualdea/Estatua Herrialdea Herrialdea Tamaina hektareaka
Guadalajara Jalisco Mexiko Bosque de la Primavera 30 000 ha
Lurmutur Hiria Lurmutur Mendebaldea Hegoafrika Table Mountain Parke Nazionala 24 309,5 ha
Rio de Janeiro Rio de Janeiro Brasil Pedra Branca Estatu Parkea 12 492 ha
Mosku Erdialdeko Barruti Federala Errusia Losiny Ostrov Parke Nazionala 11 621,4 ha
Scottsdale Arizona Ameriketako Estatu Batuak McDowell Sonoran Preserve 11 250,3 ha


BestelakoakAldatu

- Bide berde (edo parke lineala)

- Sakelako parkea

- Bulebarra

- Zumardia

- Parke

ErreferentziakAldatu

  1. «Los servicios públicos de empleo en Europa y en los Estados Unidos; La inspección de trabajo y Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso laboral en Europa y en los Estados Unidos; La gestión de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos; El contencioso de la Seguridad Social en Europa y en los Estados Unidos» Fundamentos de dereho comunitario y comparado, europeo y norteamericano, del Trabajo y de la Seguridad Social. 2 ED (Netbiblo): 53–112 ISBN 978-84-9745-562-6 . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  2. (Ingelesez) US EPA, OAR. (2014-06-17). «Using Trees and Vegetation to Reduce Heat Islands» US EPA . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  3. (Gaztelaniaz) «Parques urbanos, mucho más que el 'pulmón' de las ciudades» Iberdrola . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  4. Flores-Xolocotzi, Ramiro. (2007.). «Consideraciones sociales en el diseño y planificación de parques urbanos» (pdf).. .
  5. Restrepo, Vélez; Aníbal, Luis. (2009-09). «Del parque urbano al parque sostenible: Bases conceptuales y analíticas para la evaluación de la sustentabilidad de parques urbanos» Revista de geografía Norte Grande (43): 31–49 doi:10.4067/S0718-34022009000200002 ISSN 0718-3402 . Noiz kontsultatua: 2020-04-28.
  6. https://es.wikipedia.org/wiki/Anexo:Parques_urbanos_m%C3%A1s_grandes_del_mundo_por_%C3%A1rea. .