Errusiako historia ekialdeko eslaviarrekin hasten da. Ekialdeko eslaviarren lehendabiziko estatuak, Kieveko Rusa izenekoak, kristautasuna Bizantziar Inperiotik 988an bereganatu zuen. Honela, hurrengo milurtekoan Errusiako kultura osatuko zuten bizantziar eta eslaviar kulturen arteko nahasketa hasi zen. Kieveko estatu hori mongolen inbasioen aurrean desegin zen 1230eko hamarkadan. Horren ostean, botere txikiagoak, batez ere Novgorod eta Pskov, borrokatu ziren Kieveko oinordeko kultural eta politiko bilakatzeko.

Milurteko Errusia izeneko monumentua, Novgoroden 1862an eraikia.

XII. mendearen ondoren, Moskuk gero eta botere gehiago erdietsi zuen ezarian. XVIII. menderako, Moskuko Dukerri Handia Errusiar Inperio handia bilakaturik zegoen, zein Poloniatik Ozeano Barera zihoan. Mendebalderantz hedatu ahala, zabaltzearen lehenengo garaietako isolamendua ezeztatu zen eta errusiarrak ohartu ziren gainerako Europatik desberdinak zirela nolabait. Berdintsuago bilakatzearren, XIX. mendean errepresio latza eta bihotz samurreko erreformak tartekatu ziren. Joputza 1861ean abolitu zen, eta beste aldaketa politiko eta ekonomiko batzuk ere gertatu ziren, baina tzarrek ez zieten uko egin gobernu autokratikoari eta boterea partekatzeari.

Lehenengo Mundu Gerraren barruan, 1917an Errusiako Iraultza piztu zen ekonomiak eta gerrak ekarritako krisialdia eta tzarren gobernu autokratikoaren aurkako nahigabea zirela eta. Hastapenean, liberalek eta sozialista moderatuek hartu zuten agintea, baina, gerrari amaiera eman ezinik, urriaren 25ean, komunistek bereganatu zuten (Urriko Iraultza). Horrez geroztik 1991ra arte, Errusiako historia Sobiet Batasunekoa da. Alderdi bakarreko estatu horrek lazeria andana jasan behar izan zituen, batik bat Bigarren Mundu Gerran alemaniarren inbaditu zutenean. Azkenean, 1980ko hamarkadan erreforma ugari gorabehera, errusiar komunismoak huts egin zuen eta Sobiet Batasuna desegin zen.

Honela, besteak beste, Errusiar Federazioa sortu zen, nahiz eta nazioarte mailan Sobiet Batasunaren oinordekotzat jotzen zaion. Hala ere, superbotere gisako estatusa galdu du Errusiak, sobiet osteko sistema ekonomikoa eratzerakoan arrakasta handia lortu ez duelako, ahaleginak ahalegin. Edonola ere, herrialde erraldoia eta baliabide askokoa izanik botere handia gordetzen du bere baitan oraindik. Horiek horrela, munduko zazpi herrialderik aberatsenek (G-7) haiekin batera biltzeko gonbitea luzatu zioten Errusiari, G-8 osatuz.

Eslaviarren aurrekoak

aldatu
 
Kurganeko hipotesia: Hegoaldeko Errusia indo-europarren sorlekua izango litzateke.

Historiaurreko garaietan, hegoaldeko Errusiako estepa zabaletan tribu ibiltari eta abeltzainak bizi ziren. Antzinate klasikoan, Itsaso Beltzaren inguruko estepak Eszintia izena jaso zuen[1]. XX. mendean zehar, bertan zibilizazio batzuk garatu zirela aurkitu da. Greziar merkatariek Tanais eta Fanagoria hiriak sortu zituzten sal-erosketetarako. K. o. III. eta VI. mendeen artean greziar koloniak gainditu zituen estatu helenistikoa amaitu zen herri inbaditzaile nomaden olatuen azpian. Haietako batzuk hunoak edo abaroak izan ziren. Khazarrek Volga arroko estepa Itsaso Beltza eta Kaspiar Itsasoaren artean gobernatu zuten[2]. Lege, tolerantzia eta kosmopolitismoagatik nabarmenduta[3], Baltiko eta Bagdadeko Abbastar Kalifa-herriaren arteko lotura komertzial nagusia izan ziren khazarrak[4] . VIII. mendean judu bilakatu ziren[5][2].

Aurreneko ekialdeko eslaviarrak

aldatu
 
Europako Errusiako kulturen mapa varangiarren etorria baino lehenago.

Errusiarren arbasoak tribu eslaviarrak ziren. Aurreneko ekialdeko eslaviarrak bi olatutan abiatu ziren mendebaldeko Errusian, bata Kievetik egungo Suzdal eta Murom aldera, eta, bestea, Polotsk-tik Novgorod eta Rostov aldera[6] VII. mendetik aurrera, ekialdeko eslaviarrak Errusiako mendebaldeko populazio nagusia bilakatu ziren[6]. Ezarian jatorrizko finlandiar tribuak, merya[7] edo muroma [8] izenekoak besteak beste, bereganatu zituzten.

Kieveko Rus'

aldatu
 
Kieveko Rus' XI. mendean.

Eskandinaviako herriek (bikingo deituak Mendebaldeko Europan, eta varangiar Ekialdekoan), Iparraldeko Europan zehar egindako bidaietan, arpilatzeak eta salerosketak tartekatzen zituzten. IX. mendearen erdialde inguruan, Baltikoko ekialdeko ibaietan behera Itsaso Beltzerantz eta Kaspiorantz egitera ausartzen hasi ziren[9] Errusiaren lehendabiziko kronikaren arabera, Rurik izeneko varangiar bat Novgorodeko buruzagi izendatu zuten 860 inguruan. Bere ondorengoek hegoaldera egin zuten eta lehenago khazarren esku zegoen Kieveraino hedatu zuten haien agintea[10] .

Honela sortu zen lehendabiziko ekialdeko eslaviarren estatu, Kieveko Rus, IX. mendean, Dnieper ibaiko arroan. Ibaietako ibilbide komertziala segurtatzeko helburua komuna zeukaten estatu multzo horrek, besteak beste, larru eta esklabuen sal-erosketa kontrolatzen zuen Eskandinavia eta Bizantziar Inperioaren arten Volkhov eta Dnieper ibaietan zehar.

X. mendearen amaierarako, eskandinaviarrak eslviarrekin nahastu ziren guztiz, batik bat aristokraziaren artean. Kieveko Vladimir I.ak, 988an, Kieveko biztanleak batailatu zituzten. Honela, Eliza ortodoxoaren adar eslaviarra sortu zen, zeinek bizantziar eta eslaviar kultura batuko zituen eta Errusia hurrengo milurtekoan markatuko zuen. XI. mendean, kiptxakarrak (edo kumanoak) petxenegoak ordeztu zituzten hegoaldeko estepetan. Haien erasopean, eslaviar andanak iparraldera egin zuten, horko basoetan bakea aurkitu nahian. Kieveko estatua desegin zen agintarien familiaren barneko tirabirak zirela kausa. Gainbehera horrek Vladimir-Suzdal, Novgorod eta Halitx-Voliniaren gorakada ekarri zuen. Nolanahi ere, mongoldarren Urrezko Hordak azken kolpea eman zuen, eta Kiev bera suntsitu zuten 1240an. Mongoldarren mepeko Vladimir-Suzdalen eta Novgorod independientean egungo errusiarren nazioa jaioko zen.

Mongolen inbasioa

aldatu
 
Kozelsk hiriari egindako setioa.

Mongoldar inbasioek Rus-eko gainbehera bizkortu zuten. Hegoaldeko printze eslaviar batugabeek mongolen arpilaketa bati aurre egin behar izan zioten Kalka ibaian, non egundoko porrota pairatu behar izan zuten 1223an[11]. Vladimir hiria eta iparraldeko Errusiako beste hiri batzuk ere erre zituzten 1237-1238an,[12] geroago Poloniara eta Hungariara joateko. Ordurako Errusiako printzerri gehienak konkistatuta zeuzkaten mongolek. Novgorodek besterik ez zuen suntsipenetik ihes egin. Honek Alexandro Nevski buru zuela, suediarrak, tartarrak eta Ordena Teutonikoa garaitu zituen. Geroago, Hansara hurbilduta, loratzen jarraitu zuen[13].

Kieven gaineko eragina gogorra izan zen oso. Hiriko kultura garatua ia guztiz suntsiturik geratu zen. Kiev eta Vladimir gisako hiri zaharrak ez ziren bere onera etorri erasoaren ostean. Mosku, Tver eta Nizhny Novgorod gisako hiri berriak mongolen menpeko Errusian nagusitasunagatik borrokatzen hasi ziren[14]. Errusiar armada batek Urrezko Horda Kulikovoko guduan 1380an garaitu arren, errusiarren bizilekuek mongolen menpean segi zuten, baita errusiar printzeek ordaindu behar zituzten zergak ere.

XVIII. mendea

aldatu

Errusia XVII. mendean zabaldu zen Ozeano Bareraino. XVIII. mendearen hasierarako, munduko herrialderik zabalena zen, baina 14 milioiko populazioa baino ez zuen. Petri Handiak (1672-1725), gainera, Suediari gerra egin ondoan, irteera bat eman zion Itsaso Baltikora: San Petersburgo (1703), Errusiako hiriburu berria.

Europara begira San Petersburgotik, Petri Handiak herrialdearen administrazioa eraberritu zuen (lanpostuak mailakatu zituen 1917ra arte iraun zuen sistema berri batean), eta Eliza Ortodoxoa estatuaren egituraren parte bihurtu zuen. Petrik enperadore titulua hartu zuen (tzar), 1721ean.

Hurrengo agintari berritzailea Katalina II.a izan zen. 1762tik 1796ra arte egon zen agintean, senarraren heriotzaren ondoren. Ilustrazioaren ideiei jarraituz, artea, zientzia eta ikasketa bultzatu zituen. Otomandar Inperioaren kontra borrokatu ondoren, Errusiako muga Itsaso Beltzera eraman zuen. Poloniaren zatiketen ondorioz, Errusia Europako erdialderaino ailegatu zen.


2014ko azaroaren 13an, Errusiak Kariben aireko patruilak egingo zituela jakin zen[15].

Abenduaren 1ean, South Stream gasbidea bertan behera utzi zuen Errusiak, Bruselak ez zuelako horren inguruan ezer egin[16].

Abenduaren 3an, Putinek Krimea, Ukrainako gatazkagatik jasotako zigorra eta ekonomiaren mantsotzea izan zituen gaitzat[17]. Zigorrek Errusiari kalte egin ziotela onartu zuen eta beren buruaren jabe izateko eta egoera zaila «akuilu gisa» erabiltzeko eskatu zien errusiarrei. Gainera, Mendebaldearen «zinismoa» kritikatu zuen[18].

Abenduaren 26an, Vladimir Putinek NATO eta AEB ikusten zituen mehatxu nagusi moduan Errusiarentzat[19].

Abenduaren 30ean, Alexei Navalni oposiziko buruzagia atxilotu zuten Moskun, protesta batean. Parlamentuz kanpoko oposizioaren buruzagia etxean itxita egotea zigortu zuten goizean, baina alde egin zuen Putinen Gobernuaren kontrako manifestazio batean parte hartzeko[20].

2015eko urtarrilaren 20an, Moskuk 18.000 milioi euroko inbertsioa egingo zuela esan zuen krisiari aurre egiteko[21].

Erreferentziak

aldatu
  1. Belinskij, Andrej, The 'Princess' of Ipatovo in Archeology, 52, 1999ko martxoa/apirilean
  2. a b David Christian, A History of Russia, Central Asia and Mongolia, Blackwell Publishing, 1998, pp. 286–288. ISBN 0-631-20814-3.
  3. Frank Northen Magill, Magill's Literary Annual, 1977 Salem Press, 1977, p. 818. ISBN 0-89356-077-4.
  4. André Wink, Al-Hind, the Making of an Indo-Islamic World, Brill, 2004, p. 35. ISBN 90-04-09249-8.
  5. Daniel H. Frank and Oliver Leaman, History of Jewish Philosophy, Routledge, 1997, p. 196. ISBN 0-415-08064-9.
  6. a b David Christian, op cit., pp. 6–7.
  7. Henry K Paszkiewicz, The Making of the Russian Nation, Darton, Longman & Todd, 1963, p. 262.
  8. Rosamond McKitterick, The New Cambridge Medieval History, Cambridge University Press, 1995, p. 497. ISBN 0-521-36447-7.
  9. Dimitri Obolensky, Byzantium and the Slavs, St Vladimir's Seminary Press, 1994, p. 42. ISBN 0-88141-008-X
  10. James Westfall Thompson, and Edgar Nathaniel Johnson, An Introduction to Medieval Europe, 300-1500, W. W. Norton & Co., 1937, p. 268.
  11. See David Nicolle, Kalka River 1223: Genghiz Khan's Mongols Invade Russia, Osprey Publishing, 2001. ISBN 1-84176-233-4.
  12. Tatyana Shvetsova, The Vladimir Suzdal Principality Retrieved 21 July 2007.
  13. Jennifer Mills, The Hanseatic League in the Eastern Baltic, SCAND 344, May 1998. Retrieved 21 July 2007.
  14. Glenn E. Curtis (ed.), Russia: A Country Study, Department of the Army, 1998. ISBN 0-16-061212-8.
  15. «Errusiak aireko patruilak egingo ditu Kariben», Berria, 2014-11-14
  16. «South Stream gasbidea bertan behera utzi du Errusiak, Bruselak ez duelako sustatu», Berria, 2014-12-02
  17. «Putin: "Zigorrek min egiten dute, baina garapenerako akuilu izango dira"», Berria, 2014-12-04
  18. Xabin Makazaga, «Etsairik gabe, zer ote litzateke?», Berria, 2014-12-05
  19. «NATO eta AEBak mehatxu nagusiak Errusiarentzat», Berria, 2014-12-27
  20. «Navalni oposiziko buruzagia atxilotu dute Moskun, protesta batean», EiTB, 2014-12-31
  21. «Moskuk 18.000 milioi euroko inbertsioa iragarri du krisiari aurre egiteko», Berria, 2015-01-21

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu