South Stream
South Stream (errusieraz: Южный Поток, bulgarieraz: Южен поток, serbieraz: Јужни ток/Južni tok, eslovenieraz: Južni tok, hungarieraz: Déli Áramlat, italieraz: Flusso Meridionale) Errusia Austria eta Italiarekin lotu behar zuen gasbide bat izan zen.
South Stream | |
---|---|
Kokapena | |
Webgune ofiziala | |
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Gasbidea
aldatuSiberiatik hasita, hodiek Itsaso Beltzaren azpitik Bulgariara igaro eta handik Austriara eta Italiara iristen zen. Ukrainatik edo Iparraldeko Itsasotik (North Stream) doazen gasbideen alternatiba zen[1].
Bertan behera uzteko erabakia
aldatu2014ko abenduko lehen astean, Vladimir Putinek eta Gazpromek bertan behera utzi zuten egitasmoa[1].
Arrazoiak
aldatuArrazoi teknikoa
aldatuEuropako Batzordeak oztopo asko jarri zizkion proiektuari, gasbidearen jabea eta gasaren jabea enpresa bera izatea, kasu honetan Gazprom, EBren legearen aurkakoa zelako[1].
Arrazoi politikoa
aldatuBruselak murriztu egin nahi zuen Errusiarekiko menpekotasuna eta ez zen beraz fio[1].
Ondorioak
aldatuErrusiak petrolioa eta gasa Txinara bideratzen aztertzen hasi zen eta Europa hegoaldeko lotura Turkia bidez egingo zuen[1].