Fanagoria (antzinako grezieraz: ΦαναγόρειαPhanagóreia; errusieraz: Фанагорияtranslit.: Fanagoriya) Tamango penintsulako greziar koloniarik handiena izan zen. Hiria merkataritza-gune handi bat izan zen, Bosforoko Erresumaren ekialdeko zatiko hiriburua (antzina asiartzat hartzen zutena), Panticapea mendebaldeko hiriburua zen bitartean (europartzat hartzen zutena).

Fanagoria
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako kraiak Krasnodar kraia
Kokapen fisikoaTaman penintsula
Koordenatuak45°16′41″N 36°58′30″E / 45.278059°N 36.974881°E / 45.278059; 36.974881
Map
Historia eta erabilera
IrekieraK.a. 543
Ondarea

Historia aldatu

Fanagoria k.a. 543 inguruan sortu zen. Teosko[1] greziar kolono batzuek Ziro II.a Handiarekin izandako gatazka baten ondorioz Asia Txikitik ihes egin behar izan zuten. Hiriak kolono horietako batengandik hartu zuen izena, Fanagorasengandik hain zuzen ere.[2]

K.a. V. mendean. eszitiar eta meotiarrekin zuen merkataritzari esker, hiriak aurrera egin zuen. Fanagoriak 75 hektareako eremua hartu zuen, eta, egun, horietatik heren bat itsaspean urpean dago. K.a. IV. mendearen erdialdean, Bosforoko Erresuman sartu zen hiria, ordura arte hiri askea izan zena. Hiriak garrantzia hartu zuen Panticapea hiriburuaren distira gutxitzearekin, Zimeriar Bosforoko beste aldeko kostaldean baitzegoen. Gure garaiko lehen mendeetan, Fanagoria erresumako merkataritza- eta demografia-gune nagusia bihurtu zen.

Hirugarren Gerra Mitridatikoaren amaieran, hiria matxinatu eta Erromatar Errepublikaren alde egin zuen. Matxinadak Mitridates VI.a zitadelan setiatu zuen, non bere buruaz beste egin zuen. Urte batzuk geroago, Farnazes II.a Pontokoaren setioa jasan zuen, eta honek konkistatu egin zuen, baina, geroago, adiskidetasunezko harremanak izan zituen bertako biztanleekin, eta hiritik erretiratu zen bahitu batzuk hartu ondoren.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. Adolfo J. Domínguez Monedero, La polis y la expansión colonial griega. Siglos VIII-VI, p.19, Madril: Síntesis (1993), ISBN 84-7738-108-9.
  2. Ustinova, Yulia, The Supreme Gods of the Bosporan Kingdom, Brill Academic Publishers, 1999. 61. orr.
  3. Apiano, 'Gerra Mitridatikoak' 120.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Errusiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.