Dnieper
Dnieper[1] (errusieraz: Днепр, translit.: Dnepr; bielorrusieraz: Дняпро, Dniapro; ukraineraz: Днiпро, translit.: Dnipro) Errusian jaio, Bielorrusia eta Ukraina zeharkatu eta Khersondik hurbil Itsaso Beltzera isurtzen den ibaia da. 2.290 km luze da, Europako luzeenetan laugarrena.
Ezaugarriak
aldatuDnieperrek Errusia Erdialdeko Valdai muinoetan (220 m) du iturria. Errusiako 485 km, Bielorrusiako 595 km eta Ukrainako 1.095 km zeharkatzen ditu eta beste 115 kilometroz Ukraina eta Bielorrusiaren arteko muga da. Krimeako iparraldean, Khersonetik hurbil, Itsaso Beltzera isurtzen da. 504.000 km²-ko arroa du, hauetatik 289.000 km² Ukrainan. Dnieperren ertzeetako hiri nagusiak hauek dira: Smolensk Errusian, Orsha eta Mahiliou Bielorrusian eta Kiev, Txerkasy, Krementxuk, Dnipro, Zaporizhia, Nikopol eta Kherson Ukrainan.
Hidrologia
aldatuDnieper ibaiak ordokiko elur erregimena dauka: emari handiena udaberrian, elurra urtzen denean (2.893 m³/s maiatzean) eta emari txikiena udazkenean (841 m³/s irailean). Goi-Dnieper, Berezina eta Soj ibaiek emari osoaren % 35 ekartzen diote, Pripiatek % 2 6 eta Desnak % 2 1. Dena dela, ibaiaren erregimena oso aldaturik dago, urtegi asko eraiki direlako. Izan ere, ibaiaren beheko zatia, 800 kilometroz, ondoz-ondoko urtegi-katea da.
Ibaiadarrak
aldatuIzena | Luzera | Arroa | Emaria | Bazterra |
---|---|---|---|---|
Drut | 295 km | 5 020 km² | 30 m³/s | eskuina |
Berezina | 587 km | 24 500 km² | 145 m³/s | eskuina |
Sozh | 648 km | 42 100 km² | 207 m³/s | ezkerra |
Pripiat | 710 km | 121 000 km² | 455 m³/s | eskuina |
Teteriv | 365 km | 15 100 km² | 18,4 m³/s | eskuina |
Irpin | 142 km | 3 140 km² | eskuina | |
Desna | 1 130 km | 88 900 km² | 360 m³/s | ezkerra |
Stuhna | 68 km | 785 km² | eskuina | |
Trubij | 113 km | 4 700 km² | 3,7 m³/s | ezkerra |
Ros | 346 km | 12 575 km² | 27 m³/s | eskuina |
Tiasmin | 164 km | 4 570 km² | 6,6 m³/s | eskuina |
Sula | 365 km | 19 600 km² | 29 m³/s | ezkerra |
Psel | 717 km | 22 800 km² | 55 m³/s | ezkerra |
Vorskla | 464 km | 14 700 km² | 36,4 m³/s | ezkerra |
Samara | 320 km | 22 600 km² | 17 m³/s | ezkerra |
Konka | 149 km | 2 600 km² | ezkerra | |
Bazavluk | 157 km | 4 200 km² | eskuina | |
Inhulets | 549 km | 14 870 km² | 8,5 m³/s | eskuina |