Alexandro Nevski (errusieraz: Александр Ярославич Невский, Aleksandr Jaroslavitx Nevski; Pereslavl-Zaleski, c.1220 - Gorodets, 1263ko azaroaren 14a) Novgorodeko printzea eta gerlaria izan zen, Eliza Ortodoxoan santua izendatua[1]. Garai latzetan suediarren, Ordena Teutonikoaren eta tartarren aurka arrakastaz borrokatzeagatik eta Urrezko Horda boteretsuari aurre egiteagatik entzutetsu bilakatu zen.

Alexandro Nevski


Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1257 - 1259
Vassili Aleksandrovitch (en) Itzuli - Dmitry of Pereslavl (en) Itzuli

Kieveko printzea

1249 - 1263
Andrey II of Vladimir (en) Itzuli - Yaroslav of Tver (en) Itzuli
Prince of Pereyaslavl (en) Itzuli

1246 - 1263

Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1241 - 1252
Andrey II of Vladimir (en) Itzuli - Vassili Aleksandrovitch (en) Itzuli

Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1236 - 1240
Yaroslav II of Vladimir (en) Itzuli - Andrey II of Vladimir (en) Itzuli

Grand Prince of Novgorod (en) Itzuli

1228 - 1229
Yaroslav II of Vladimir (en) Itzuli - Mychailo of Chernigiv (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaPereslavl-Zalessky (en) Itzuli1220ko maiatzaren 13a
HerrialdeaKieveko Rusa
Vladimir-Suzdalgo Printzerria
HeriotzaGorodets (en) Itzuli1263ko azaroaren 14a (43 urte)
Hobiratze lekuaAlexander Nevsky Lavra (en) Itzuli
Heriotza modua: pneumonia
Familia
AitaYaroslav II of Vladimir
AmaFeodossiya Mstislavna
Ezkontidea(k)Alexandra Brachyslavna (en) Itzuli  (1238, 1239 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRurik leinua
Q32360927 Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakAntzinako ekialdeko eslaviera
Jarduerak
Jarduerakagintaria eta buruzagi militarra
Santutegia
Azaroaren 23
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Find a Grave: 8195887 Edit the value on Wikidata

Alexandro Nevski gazte zelarik (1225), Genghis Khan buru zuten mongoldarrek Errusiako estepako estatuak menderatu zuten. Alexandroren Novgorod hiria mongolengandik salbu geratu bazen ere, mendebaldetik zetozen etsaiei egin behar izan zien aurre.

Izan ere, 1237an aita santuak bulda bat plazaratu zuen katolizismoaren aurka matxinatu ziren finlandiarren kontra borrokatzeko eta errusiarrak katoliko bihurtzeko. Honela, Birger Jarl buru zuen armada suediarra osatu zen, eta 1240an Neva ibaian lehorreratu ziren. Uztailaren 15ean Alexandrok suediarrak gainditu zituen ibaian. Hori zela eta, Nevski (Nevakoa) goitizena jaso zuen.

Geroago, Ordena Teutonikoak Pskov eta Tartu hiriak inbaditu zituen. Alexandrok eraso eta irabazi egin zien Peipus aintzira izoztuan. Inozentzio IV.a aita santuak 1251n bi kardinal bidali zizkion Alexandrori Erromako babesa eskaintzeko, baina buruzagi militarrak arbuiatu zituen.

Errusiako Eliza Ortodoxoak 1547an kanonizatu zuen.

Ikus, gainera aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alexandro Nevski  
  1. Euskaltzaindia, EODA. (2019). «66. araua: Santutegiko izen ohikoenak» www.euskaltzaindia.eus (Euskaltzaindia) (Noiz kontsultatua: 2023-05-17).